233 Zenbakia 2003-12-05 / 2003-12-12

Herriak

Gabonetako Erakusleiho-Lehiaketa

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Bergara Inicio > EM 233 > Herriak -->

2003/12/05-12 Gabonetako Erakusleiho-Lehiaketa Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Datozen Gabonetan Bergarako merkatariek “2003ko Eskaparate-Lehiaketan” parte hartuko dute. Antolatzailea herriko Udala da eta bertan parte-hartzeko, komertzioek ez dute izenik eman beharko, guztiak hartuko baitira kontutan.

Antolatzaileen esanetan, garrantzitsua izango da erakusleiho bakoitzaren publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna eta eraginkortasuna. Erakusleihoak abenduaren 10 eta 27 bitartean prestatuta egon beharko dute. Bertan, dendak saltzen dituen produktuak agertu beharko dira. Antolatzaileek eskaera bat egin diete dendariei: apainketarako erratz eta izei naturala eta gorosti eta goroldiorik ez erabiltzea.

Hiru sari banatuko dira, irabazle bakoitzarentzat 250 euro eta garaikurra. Garaileak aukeratzeko epaimahaia Kultur Taldeek, Gazteria eta Jaiak Batzordea, eta beste hainbat herri-eragileko pertsonek osatuko dute. Hauek, abenduaren 19an emango dute irabazleen izena, baina ez dute derrigor hiru denda sarituko, egoki deritzon sariak hutsik uzteko eskubidea baitu epaimahaiak. Beraz, herriko erakusleihoa txukun eta apainduena izan nahi duen edozein komertziok denbora du aurtengo sariketan garaile irteteko.