233 Zenbakia 2003-12-05 / 2003-12-12

Herriak

Aurtengo Abbadia Saria Elay Taldearentzat

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Antzuola Inicio > EM 233 > Herriak -->

2003/12/05-12 Aurtengo Abbadia Saria Elay Taldearentzat Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Antzuolako Elay Taldea, ibilgailuetako osagaien industria taldea da, eta aurtengo Abbadia Saria jasoko du abenduaren 19an.

Elay duela 12 urte hasi zen enpresa euskalduntzen, eta lan horretan aintzindari dela esan daiteke. Sariarekin, enpresak berak eta orokorrean langileek eginiko lana aitortu diote enpresari. Taldeko langileen %10a baino gutxiago dira euskaraz ez dakitenak. Bilerak euskal hizkuntzan egiten dituzte, baina hala ere euskara ez dakitenak baztertu gabe, berehalako itzulpena eskaintzen baizaie horiei.

1996.urtean sortutako sariketa honek, Xabier Laka eskultorearen oroigarria eta 12.020 euro emango dizkio irabazleari.