228 Zenbakia 2003-10-31 / 2003-11-07

Herriak

Ekin emakume taldearen ikastaroak

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 228 > Herriak -->

2003/10-31/11-07 Ekin emakume taldearen ikastaroak Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Arrasateko Ekin Emakumeak taldeak hainbat ikastaro antolatu ditu aurtengo abendua bitartean. Aretoko dantzen ikastaroa da horietariko bat. Irakaslea Natalio Maiztegi izango da, eta maila ertaineko eta sakontze mailako eskolak emango ditu. Maila ertaina, azaroaren 3an hasi eta abenduaren 15 bitartean egingo da. Sakontze mailakoak aldiz, azaroaren 5etik abenduaren 17ra bitartean elkartuko dira asteazkenero.

Dagoeneko badira beste bi ikastaro abian daudenak: eskulan ikastaroa eta orratz-lanen tailerra. Lehenengoan, eskulanetako teknikak lantzen dituzte asteartero izena eman dutenek: egurra, laminak, margotzea, birziklatzea, eztainua, zilarra, beruna eta kristala. Orratz-lanen tailerra Asun Mendizabalek ematen du eta Musakolako auzo alkatetzaren lokalean elkartzen dira ostegunero. Izenematea Paulo Uranga 6an, edo 943-798370 edota 651707936 telefonoetan egin daiteke.