226 Zenbakia 2003-10-17 / 2003-10-24

Herriak

Udazken Kulturala aurrera

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Bergara Inicio > EM 226 > Herriak -->

2003/10/17-24 Udazken Kulturala aurrera Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Bergarako Udazken Kulturala programa aurrera doa, eta bere hirugarren astean sartu da. Hilaren hiruan hasi zen ekimena, eta herritarren artean oso harrera ona izan du. Aurreko astean ekintzak ez ziren falta izan, eta oraingoan ere, badu zer eskaini.

Larunbata 18: Bergarako Bertso Eskolakoen “Bertsokolax” ikuskizuna egongo da, eta doan izango da, UNEDeko areto nagusian arratsaldeko 8etatik aurrera.

Igandea 19: Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du 12,30etan Udal pilotalekuan.

Ostirala 24: San Joxepe elkartearen VII:Hamabostaldi Kulturalaren idazlan lehiaketako sari banaketa izango da arratsaldeko 7etatik aurrera Zabalotegi aretoan.

Bestalde, Kultura Etxean gaur hasi eta hilaren 26ra Emakumeen eskulanak izeneko erakusketa egingo da, Udaleko Ongizate Zerbitzuak antolatuta.