214 Zenbakia 2003-06-13 / 2003-06-20

Artisautza

Txeli Moraleja. Larrukigintza garaikidea

AGUIRRE SORONDO, Antxon



Txeli Moraleja ARTISAUTZA Español Txeli Moraleja: Larrukigintza garaikidea . Sarrera . Produktuak . Prozesua

Txeli Moraleja Alonso 1963an Erandion (Bizkaia) jaio zen. Bertan egin zituen bere lehenengo ikasketak. Kasualitate hutsez, 1985ean Mikel Mitxelena eta María Foronda ezagutu zituen. Hauek larrua lantzeko tailer bat zeukaten Erandion, ABRASAX izenekoa, eta hainbeste gustatu zitzaion larrukigintza, beren eskutik lanbidea ikasten hasi zela, eta geroago hantxe jarri zen lanean.

1987an, Txeli independizatu egin zen, eta lana bere kontu egiten hasi zen.

Lehendabiziko urteetan, larruzko sandaliak egiten aritzen zen. Den-dena eskuz egiten zuen, ez zuen inolako makinarik erabiltzen. Pixkanaka, zenbait osagarri egiten ere hasi zen, eta azkenerako utzi egin zituen sandaliak.

Erandio utzi eta Tutera, Lizarra zein Artazan (Ameskoako Bailaran) bizitu da. Duela hiru urte, Muruzabalen (Nafarroa) gelditzea erabaki zuen.

Hauxe du bere izen komertziala "IDUNA: Taller de cuero / Larruzko tailerra"·

Basaurin hirugarren adinekoei eskolak ematen ere aritu da, eta baita helduen hezkuntzako ikastetxeetan ere.

2002. urtean, Jaenen larru eta zeramikazko objektuentzat bi urtetik behin antolatzen den lehiaketa batera aurkeztu zen, eta bigarren saria eskuratu zuen egongeletarako larruzko aulki batekin.

Urte horretan bertan, abenduan, Arabako Foru Aldundiak antolatzen duen Blas Arratibel Lehiaketara aurkeztu zen, eta lehenengo saria lortu zuen, berak diseinatutako poltsa bati esker. Blas Arratibel saria jaso zuen egunean. Txeli poltsa saritua eskutan duela agertzen da. Erosi Larrukigintza QUIENES SOMOS Política de privacidad Avisos Legales ? 1998 Eusko Ikaskuntza