205 Zenbakia 2003-04-03 / 2003-04-28

Gaiak

Ofiziozko txanda berezitua tratu txarrak jasotzen dituztenentzako

ORDEÑANA GEZURAGA, Ixusko

Ofiziozko txanda berezitua tratu txarrak jasotzen dituztenentzako Ofiziozko txanda berezitua tratu txarrak jasotzen dituztenentzako ( ) * Ixusko Ordeñana Gezuraga Aurkibidea 1) 2) 3) 4) 5) 1. 2002ko irailaren 26an Euskal Jaurlaritzak eta Espainiar Epai Boterearen Kontseilu Orokorrak etxebizitzan ematen den indarkeriaren kontrako behagune bat sortzeko akordio bat sinatu zuten. Akordio honen harira, behagune honek Euskal Autonomi Erkidegoan justizia administrazioan etxebizitzan emandako tratu txarren inguruko erabakien jarraipen zorrotza egingo du. Eusko Jaurlaritzak, aldiz, bi konpromezu hartu ditu bere gain: tratu txarrak pairatu izan dituzten emakumeei beraien pentsutan seme alabaren bat baldin badute 469 euroko errenta bat emango zaie; horrez gainera, aipatutako biktima hauen esku gaian aditua den ofiziozko abokatu bat jarriko da. Bigarren xede hau betetzeko asmoarekin, Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Sailak Legelarien Euskal Kontseiluarekin beste akordio bat sinatu du, "Euskal Autonomi Erkidegoan etxebizitzan emandako indarkeriaren (edo bortxakeria, biolentzia) edo/eta agresio sexualen biktimentzat ofiziozko txanda berezitua eta laguntza juridikoa emateko zerbitzua sortzeko akordioa", alegia. Azken honen bitartez ofiziozko abokatu txanda berezi bat ezarri da Euskal Autonomi Erkidegoan genero indarkeria, etxeko indarkeria eta agresio sexualak pairatzen dituztenen babeserako. Aipatutako akordioaren arabera, Euskal Gobernuko Justizi Saila zerbitzu hau aurrera eramateko beharrezkoak diren bide materialak ematera eta Euskal Autonomi Erkidegoko abokatuen hiru elkargoei Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabakoa , beraietan izena emanda dauden abokatuak tratu txarren inguruan aritzeko beharrezkoa duten heziketa emateko laguntza ematera konprometitzen da ( ). Era berean, Legelarien Euskal Kontseiluak txanda berezi honen bitartez ematen den zerbitzua osokoa edo integrala izatera (biktima bakoitzarentzat abokatu bakar bat, tratu txarren ondoriozkoprozedura guztietarako, zibilak zein penalak) eta txanda berezi hau osatzen duten abokatuei heziketa eta sentsibilizazio ikastaroak ematera behartzen du bere burua. Akordio hau bai Eusko Jaurlaritzak, bai Legelarien Euskal Kontseiluak herri interesak kudeatzeko duten betebeharraren islada da eta etxeko biolentzia eta agresio sexualak pairatzen dituztenei, kalitatezko zerbitzu juridiko espezializatu bat gaian adituak diren abokatuen bidez emateko lankidetza du helburu. 2. Tratu txarrak pairatzen dituztenen babeserako sortu berri den ofiziozko txanda hau, egunerarte dauden beste ofiziozko txandetatik askea edo independientea eta desberdina da: egungo legediak etxeko indarkeri eta agresio sexualtzat aurreikusten dituen kasu guztietan arituko da. Ofiziozko txanda berri honen ezaugarri nagusi bat bere dohakotasuna da, izan ere laguntza juridiko hau urtarrilaren 10eko 1/1996 legearekin bat Dohako lege laguntzari buruzkoa dohaineko izango baita. Euskal Autonomi Erkidegoan joan den 2002ko urritik abian den zerbitzu berri honek ( ), asteko 7 egunetan eguneko 24 orduetan zehar abokatu goardia iraunkor bat antolatzen du. Horrela, abokatuok epaitegietatik, ospitaletatik eta gainerako gizarte zerbitzuetatik Ertzaintza barne etxeko indarkeri edo agresio sexualen kasuren baten ezagupena duten lehen mementutik bertatik, berehala, lanean hasiko dira. Zerbitzu hau astero bi abokaturen bidez emango da lurralde historiko bakoitzean: bata asteleheneko goizeko bederatzi eta erdietatik hurrengo ostiraleko bederatzi eta erdietararte egongo da etengabe goardian eta bestea asteburuan ostiraleko bederatzi eta erdietatik hurrengo asteko asteleheneko bederatzi eta erdietararte. Aste honetan zehar abokatu hauek une orotan egongo dira tratu txarren pairatzaileen eskutara. Gainera, kasuan kasuko, eta beharrezkoa izanez gero bi abokatu hauek harremanetan jarriko dira. Aipatutako goardietaz arduratzeaz aparte, aste bakoitzean txanda berezi honi dagozkion abokatuek, astean birritan (printzipioz,astearte eta ostiraletan) bi orduz lurralde historikoetako bakoitzeko abokatuen elkargoaren egoitzan aholkularitza funtzioak beteko dituzte. Aholkularitza honen helburua, zalantza barik, gaian adituak diren abokatuek, etxeko indarkeria eta agresio sexualei buruz informazio juridikoa behar dutenen beharrizanei erantzutea da ( ). Premiazko egoera batean, goardian dagoen abokatua aurkitzeko, biktimek Abokatuen Elkargoaren jabetzakoa den telefono mugikor batetara deitu ahal izango dute. Telefono hau bakarrik txanda berezi honetarako erabiliko da, eta txanda berezi honen arduran dagoen abokatuak soilik izango du bere esku, horrela biktimen deiei, biktimek zuzenean eginikoak edo berauen izenean Ertzaintzaren komisaldegietatik, Biktimei Laguntzeko Zerbitzutik edo ospitale edo gainerako laguntza zerbitzuetatik beste pertsona batzuk eginikoak zuzenean eta jarraian erantzun ahal izango dizkielarik. Tratu txarren biktimaren deia jaso bezain pronto, txanda bereziko abokatua berehala biktima dagoen tokian agertuko da. Agerpen hau ezin da inolaz ere atzeratu ( ): abokatuak biktimari lehenengo mementutik emango dio laguntza, tratu txarrak pairatzen dituzten unetik bertatik. Lehenengo laguntza hau akzio penal eta zibilen ingurukoa izango da batez ere. Gainera ofiziozko txanda berezi honen arduran dagoen abokatuak berak lagunduko du biktima Ertzaintzaren komisaldegira edo goardian dagoen auzitegira, tratu txarrei dagozkien salaketa tarteratzera, aurrearretazko neurriak eskatzera edo beharrezkoak izan daitezkeen bestelako akzioen egikaritzera. Abokatuak arreta berezia jarriko du, batez ere biktimen bizitza, osotasun fisikoa edo seguritatea arriskuan daudenean, edo eta beren etxebizitzatik kanpo geratzen direnean, berauei egoitza bat aurkitzen laguntzeko ( ). Gainera, jadanik aipatu dugun bezalaxe, goardian parte hartzen duen abokatua izango da biktimak gerora izango dituen prozedimendu guztietan (zibilak, familia arlokoak hain zuzen ere, zein penalak) aholku eta defentsa osoaemango dituena, kasu batean salbu: biktimak jadanik eta aurretiaz ofiziozko beste abokatu bat izendatua duenean. Azken kasu honetan goardian dagoen abokatua arinago izendatutakoarekin harremanetan jarriko da, berak ezagutu dituen tratu txarren eta honen inguruko gertaeren berri emateko. Hala ere, eta arau orokor bezala, esan behar aipatutako salbuespenaz at, ofiziozko txanda berezi honek ematen duen zerbitzu juridikoa integrala edo osoa dela: letratuak prozedurak zibilak zein penalak dituen egintza eta jazoera guztietan parte hartuko du (sententzien betearaztea, neurrien aldarazpena, helegiteak,...). Txanda berezi honen lerro nagusiekin bukatzeko, azpimarratu behar beronen antolaketan ematen den beste berme garrantzitsu bat: goardian dagoen abokatua aldaezina, ordezkaezina da. Aste jakin bakoitzean txanda berezi honen ardura duten bi abokatuak ezin dira beste kide batzuengatik aldatuak izan, beti ere ez ohiko kasuak salbu (gaixotasuna, istripua,... ). Edozein kasutan ere, ez ohiko gertaera hau dagokion abokatu elkargoari jakinarazi beharko zaio ahal bezain laster, ordezkapena taxuz zuritu behar izango delarik. 3. Zeintzuk abokatuk beteko dute txanda hau? Askatasun osoz txanda honetan bere izena ematen duten abokatuek, beti ere txanda honetan izen emateko lau betekizun bete beharko dituztelarik: 1) Abokatu elkargoan hiru urtetik gora izena emanda egotea, hau da, gutxienez elkargoan hiru urtetako antzinatasuna izatea. 2) Tratu txarretan adituak izateak. Gai honetan jantzitzat joko dira, besteak beste abokatu elkargoek etxeko indarkeriari buruz eman izan dituzten ikastaroetan parte hartu izan dutenak ( ). 3) Abokatu Elkargoek etorkizunean gai berezi honi buruz antolatzen dituzten ikastaroetan partehartzea. Partehartze hau derrigorrezkoa izango da bai abokatuek txanda berezi honetan izena eman ahal izateko, bai txanda berezi honen barruan egon edo iraun ahal izateko ( ). Prestaketa honekin abokatuei heziketa egokia emateaz at, tratu txarren inguruan berauek sentsibilizatzeabilatzen da. Izan ere, tratu txarren eta agresio sexualen biktimek laguntza profesionalaz legeetan adituarenak, alegia gain, laguntza zabalago bat behar baitute (psikologikoa gehien bat). 4) Beste ofiziozko txandetan, Familia (ezkontza zuzenbidea, alegia) eta Zigor arloko txandetan eta atxilotuari laguntzan alegia, izen emanda egotea. 4. Prozesuan aritzeko, biktimek orohar abokatuaren defentsaz gain (Prozedura Zibileko Legea ren 23. artikulua), prokuradore baten ordezkapenaren beharra daukate (Prozedura Zibileko Legea ren 31. artikulua). Hau horrela izanda, ofiziozko txanda berri honek arazo honi ere konponbide egokia ematen dio: hiru lurralde historikoetako Prokuradoreen Elkargoek, ofiziozko txanda berezi honetako abokatuek eskatu bezain pronto, premiarekin, prozedura zibil eta penaletan biktimak ordezkatuko dituzten prokuradoreak izendatu beharko dituzte. 5. Nola zuritzen da ofiziozko txanda berezi hau? Beharrezkoa da mementu honetan holako beste zerbitzu bat sortzea? Egia da tratu txarrak pairatzen dituztenak, beharrizan juridikoez gain, eta sarri askotan premia handiagoarekin, beste mota batzuetako beharrizanak dituztela (laguntza psikologikoa, sendagileena,...). Hau horrelaxe da, eta ukatzea gauzei bere garrantzia kentzea litzateke. Baina inolako zalantza gabe, tratu txarrek suposatzen duten arazo larria ( ), duten gizarte oihartzuna eta biktimari eta honen inguruneari sortzen dioten kaltea kontutan hartzen badugu, indarkeria ematen den mementutik bertatik laguntza juridiko osoa emateko ekimen hau guztiz zurituta dago. Arazo hain larri baten aurrean eskura ditugun "arma" zilegi guztiak erabili behar dira, legea barne. Gainera, norbait atxilotzen denean segituan, berehala baldin badu ofiziozko abokatu bat bere zerbitzura, zelan ez zaie eskubide bera aintzatetsiko tratu txarrak pairatzen dituztenei? ( ) Berau arautzen duen Erregelamenduan oinarrituz hurrengo lerroetan txanda berezi honen nondik norakoak azaltzen ahaleginduko gara. ( ) "El Correo Español El Pueblo Vasco" (2002 09 27) k dioenez Jaurlaritzak 200.000 eurotik gorako dirulaguntza eskeiniko dio partida honi. ( ) Arabako lurralde historikoan 2002ko urtarriletik dago martxan, baina 2002ko urrian Legelarien Euskal Kontseiluak hiru lurralde historikoetara hedatu du, ofiziozko txanda hau "osoagoa" eginez. ( ) Aholkularitza hau biktimentzat garrantzizkoak diren datuen inguruan emango da: epeak, helegiteak, prozedurak, dohako justiziarako eskubidea duten ala ez,.. ( ) Ofiziozko txanda berezi honetako abokatuak ezin izango du atzerapen hau zuritu, epaiketaren barneko edo kanpoko egintzak egiten diharduela esanez. ( ) Horretarako Ertzantzarekin, gizarte zerbitzuekin eta biktimen atentziorako bulegoekin harremanetan egongo dira txanda berezi honetan diharduten abokatuak. ( ) Juana Balmaseda Riperok, Bizkaiko Abokatu Elkargoko Dekanordea eta Legelarien Euskal Kontseiluko kideak, 2002ko irailaren 23ko datarekin Bizkaiko Abokatuen Elkargoan izena emana duten abokatuei ofiziozko txanda berezi honen berri emateko idatziriko barne eskutitzean, Bizkaiko Elkargoak 2001ko azaroaren 21an eta 22an etxebizitzan ematen diren tratu txarrei buruz emandako ikastaroa aipatzen du. ( ) Ofiziozko txanda hau arautzen duen barne erregelamenduak, gutxienez urtero 12 orduko ikastaro bat egin beharko dela dio. ( ) "Deia" egunkariak (2002 09 27) BLZ SAV ("Biktimari Laguntzeko Zerbitzua Servicio de Atención a la Victima") k adierazitako datu ikaragarri batzuk zabaltzen ditu: 2001. urtean tratu txarren 969 kasu salatu ziren, datuok benetak ematen den biolentziaren %20 soilik dela azpimarratzen delarik. Bestalde, eta iturri berak 2002 lehenengoko sehilabeteko datuak ematen ditu: epe honetan 247 emakumen eta 27 gizonek salatu zituzten tratu txarrak. Ixusko Ordeñana Gezuraga, Deustuko Unibertsitatea Argazkia: Emakunde Aldizkaria, 49. alea, 2002ko abendua Euskonews & Media 205. zbk (2003 / 03 28 / 04 04) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria