192 Zenbakia 2002-12-13 / 2002-12-20

Efemerideak

Antonio Tovar, espainiar hizkuntzalari eta euskalaria, 1985eko abenduaren 14ean zendu zen / Luciano Juaristi, "Atano X", nació el 19 de diciembre de 1932 en Azkoitia / Martín de Azpilcueta kanonista Barasoainen jaio zen 1492ko abenduaren 13an

Efemerideak: 2002 / 12/ 13 20 Antonio Tovar, espainiar hizkuntzalari eta euskalaria, 1985eko abenduaren 14ean zendu zen. Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Latineko katedraduna izan zen Salamancako unibertsitatean, Illinoisen, Buenos Airesen, Tübingenen eta Madrilen. 1951 1956 urte bitartean, Salamancan erretore izan zen eta berak lagundu zion Koldo Mitxelenari unibertsitate hara sartzen. Salamancako erretore zela sortu zen han Larramendi katedra, euskal ikaskuntzei eskainia. Latinaren aurreko hizkuntzak aztertu zituen batez ere, eta horien artean, bereiziki euskera. Ameriketan egon zen garaian Catálogo de las lenguas de América del Sur (1962) eta Relatos y diálogos de los matacos (1982) idatzi zituen. Euskarari buruz idatzi zituen: Estudios sobre la antigüedad (1941), Estudios sobre las primitivas lenguas hispánicas (1949), La lengua vasca (1950) eta Mitología e ideología sobre la lengua vasca (1980). Espainiako Erret Akademiakoa 1967az gero eta euskaltzain ohorezkoa izan zen. Ezkerretik eskubira: Koldo Mitxelena, Pedro Saiz, Antonio Tovar Llorente, Luis Villasante, Marcelino Oreja. 1981eko abenduaren 4. Argazkia: Auñamendi. Matilde Martinez de Ilarduyak utzia Luciano Juaristi, "Atano X", nació el 19 de diciembre de 1932 en Azkoitia. Iturria: Enciclopedia Auñamendi Luciano Juaristi Alberdi "Atano X" Pelotari. En la competición manomanista, de la que resultó campeón Hilario Azcárate, Atano X acaparaba la atención de todos los aficionados y era considerado como el más indicado para alzarse con el máximo galardón del título de campeón. En el camino que emprendió para conseguir este objetivo hubo de enfrentarse, en primera lid, a García Ariño II, el 28 de marzo, en Eibar, donde el azcoitiano resultó vencedor por el tanteo de 22 8. A consecuencia de una lesión, hubo de hacer alto en el torneo, hasta que, restablecido de su indisposición, ventiló la semifinal contra García Ariño I, el día 13 de junio, en Vitoria. Cuando el marcador señalaba un 15 6 a favor de Atano, GarcíaAriño optó por abandonar la cancha, por lesión. Para Luciano Juaristi había llegado su hora ansiada. El día 4 de julio, el frontón de Anoeta era el escenario de la gran final entre Azcárate y Atano X. Nuestro pelotari se presentaba como seguro candidato al trono; pero Azcárate, en un alarde de facultades y de buen juego, echó por tierra sus esperanzas. Con su triunfo de 22 17 sobre Atano, el vizcaíno volvió a proclamarse campeón. A. A. A. Martín de Azpilcueta kanonista Barasoainen jaio zen 1492ko abenduaren 13an. Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Martín de Azpilcueta (H. Oñativia) Argazkia: Auñamendi "Doctor navarro" izenez ere ezaguna zen. Bederatzi urterekin tontsura hartu zuen eta hamaika zituela filosofia eta teologia ikasketak egiten hasi zen. 1510ean, Gaztelak Nafarroari eraso egitean, familiarekin Toulousera iragan zen. Bertan zuzenbide kanokiko eta zibila ikasi zituen. Doktoradutza iritsirik, Toulouse eta Cahorsen irakasle egon zen. 1523an itzuli zen eta hurrengo urtean erlijioko botoak egin zituen Orreagako kalonje agustindarren monasterioan. Salamancara iraganik, 14 urtez irakatsi zuen bertan, eta bere ezagupenei esker ospe handia lortu zuen. Gero Coimbran irakatsi zuen 16 urtez. Han jubilatu zen eta Espainiara itzuli ondoren bere lan gehienak idazteari ekin zion. Hona hemen bere lan nagusiak: Tratado de las rentas de los beneficios eclesiásticos (1556) eta Manual de confesores y penitentes (1556). Felipe II.ak Fr. Bartolomé de Carranza Inkisizioaren aurrean defendatzea agindu zion. Gorabehera askoren ondoren auzia Erromara eramatea agindu zuen Pio V.ak eta hara joan ziren defendatua eta defendatzailea. Erroman Pío V.a, Gregorio XIII. a eta Sixto V.a Aita Santuen aholkularia izan zen. Bertan hil zen 94 urterekin. Euskonews & Media 192. zbk (2002 / 12 / 13 20) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria