177 Zenbakia 2002-07-26 / 2002-09-06

Euskal kantutegia

Atharratzeko Jauregian

ENFEDAQUE, Ángel

Euskal Kantutegia: Atharratzeko Jauregian Atharratzeko Jauregian Kantutegiaren egilea: EZEZAGUNA Argitalpena: CHANTS POPULAIRES DU PAYS BASQUE Normalizatutako testua: ATHARRATZEKO JAUREGIAN Musikaren egilea: EZEZAGUNA Testuaren egilea: EZEZAGUNA Literatur Incipit a: ATHARRATZEKO JAUREGIAN Berezko testuaren transkribapena: (Ziberutarrez) Atharratz jauregian bi zitroiñ doratü; Ongriako Erregek batto dü galthatü; Arrapostü ükhen dü eztirela huntü, Huntü direnian batto ükhenen dü. Atharratzeko hiria hiri ordoki, Hur handi bat badizü alde bateti; Errege bidia erdi erditi, Maria maidalena beste aldeti. Aita, saldü naizü idi bat bezala; Ama bizi ükhen banü, aita, zü bezala, Enündüzün ez juanen Ongrian behera, Bena bai ezkuntüren Atharratzeko Salala. Ahizpa, juan zite portaliala, Ingoiti horra düzü Ongriako Erregia; Hari erran izozü ni eri nizala, Zazpi urthe huntan ohian nizala. Ahizpa, enükezü ez sinhetsia, Zazpi urthe huntan ohian zirela; Zazpi urthe huntan ohian zirela; Bera nahi dükezü jin zü zien lekhila. Ahizpa jaunts ezazü arrauba berdia, Ni ere jauntsiren dit ene churia; Ingoiti horra düzü Ongriako Erregia; Botzik kita ezazü zure sor etchia. Aita, zü izan zira ene saltzale, Anaie gehiena dihariren hartzale, Anaie artekua zamariz igaraile, Anaie chipiena ene lagüntzale. Aita, juanen gira oro alkharreki; Etcherat jinen zira changri handireki, Bihotza kargatürik, begiak bustirik, Eta zure alhaba thumban ehortzirik. Ahizpa, zuza orai Salako leihora, Ipharra ala hegua denez jakitera; Ipharra balimbada goraintzi Salari Ene khorpitzaren cherka jin dadila sarri. Atharratzeko zeñiak berak arrapikatzen; Hanko jente gazteriak beltzez beztitzen, Andere Santa Klara hantik phartizten; Haren peko zamaria ürhez da zelatzen." Partitura eta musikaren digitalizazioa: Angel Enfedaque Euskonews & Media 177.zbk (2002 / 7 26 / 9 6) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria