175 Zenbakia 2002-07-12 / 2002-07-19

Euskal kantutegia

Adios, izar ederra!

ENFEDAQUE, Ángel

Euskal Kantutegia: Adios, izar ederra! Adios, izar ederra! Kantutegiaren egilea: EZEZAGUNA Argitalpena: CHANTS POPULAIRES DU PAYS BASQUE Normalizatutako testua: ADIOS, IZAR EDERRA! Musikaren egilea: EZEZAGUNA Testuaren egilea: EZEZAGUNA Literatur Incipit a: ADIOS, IZAR EDERRA! Berezko testuaren transkribapena: Adios, izar ederra, adios izarra! Zu zare aingerua munduan bakharra! Aingeruekin, (bis) zaitut komparatzen, Zembat maite zaitudan ez duzu phensatzen! Adios, izar ederra, eta khariua, Neure begietako lili arrarua! Bihotzez zurekin eta gophutzez banua, Jarrikiren zautazut zur'amodiua. Izan naiz Araguan eta Kastilloan, Hitz batez erraiteko España guzian; Ez dut ikhusi (bis) zu bezalakorik, Nafarroa guzian zaude famaturik. Jarrikitzen ninduzun izar eder hari Nola mariñel ona bere orratzari. Jende onak atentzione ene arrazoin huni: Etzieztela fida amodioari! Amodioa duzu arrosaren pare Usaina badu eta ondoan arhantze; Maitia, ni enainte egon zu gana jin gabe Hil behar banu ere hirur egun gabe!" Partitura eta musikaren digitalizazioa: Angel Enfedaque Euskonews & Media 175.zbk (2002 / 7 / 12 19) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria