172 Zenbakia 2002-06-21 / 2002-06-28

Euskal kantutegia

Donostiako Hiru Damatxo

ENFEDAQUE, Ángel

Euskal Kantutegia: Donostiako Hiru Damatxo Donostiako Hiru Damatxo Kantutegiaren egilea: ANSORENA MINER, JOSE IGNAZIO Argitalpena: EUSKAL KANTAK Normalizatutako testua: DONOSTIAKO HIRU DAMATXO Musikaren egilea: EZEZAGUNA Testuaren egilea: EZEZAGUNA Literatur Incipit a: DONOSTIAKO HIRU DAMATXO Berezko testuaren transkribapena: 1. Donostiako hiru damatxo Errenterian dendari. Josten ere badakite baina ardoa edaten hobeki. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, ardoa edaten hobeki. 2. Donostiako Gaztelupeko sagardoaren gozoa, hantxen edaten ari nintzala hautsi zitzaidan basoa. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, basoa kristaleskoa. 3. Donostiako hiru damatxo hirurak gona gorriak, sartutzen dira tabernara ta irtetzen dira hordiak. Eta kriskitin, kraskitin... 4. Donostiako hiru damatxo egin omen dute apustu, zeinek ardo gehiago edanda, zein gutxiago mozkortu. Eta kriskitin, kraskitin... 5. Donostiako hiru damatxo Errenteriko kalean, egunez oso triste ibili, baina dantzatu gauean. Eta kriskitin, kraskitin... 6. Donostiako neskatxatxoak kalera nahi dutenean: Ama, piperrik ez dago eta banoa salto batean. Eta kriskitin, kraskitin... 7. Donostiako neskatxatxoak mandatuen aitzakian, mutilarekin egoten dira kalean jolaskerian. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, pozez algara haundian. 8. Donostiarrak ekarri dute Getariatik akerra, kanpandorrean ipini dute Aita Santutzat dutela. Eta kriskitin, kraskitin... 9. Donostiako arrantzaleak dira txit gizon bapoak. Gaztelupeko sagardoakin egiten ongi tragoak. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin maiz bustirikan ahoak. 10. Arrosatxoak bost hosto ditu krabelintxoak hamabi. Mari Joxepa nahi duen horrek eska bezaio amari. Eta kriskitin, kraskitin, arrosa krabelin, eska bezaio amari." Partitura eta musikaren digitalizazioa: Angel Enfedaque Euskonews & Media 172.zbk (2002 / 6 / 21 28) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria