Euskararen kale erabilera Arrasaten Euskararen kale erabilera Arrasaten Jose Felix Diaz de Tuesta Arrasateko Udalak, 1988tik hona, euskararen kale erabilera neurtu du urtero eta hartarako Siadecok asmatutako erabili du. Kaleetan dabilen jendeak zein hizkuntza erabiltzen duen jakitea da neurketaren helburua. Euskararen kale erabilera neurtzeko erabilitako sistema behaketa sakon zuzena da, eta ez inkesta. Euskararen kale erabileran, beraz, hiztunek neurketa egitean erabiltzen duten hizkuntza jasotzen da zuzenean. Hiztunak ez daki neurketa egiten ari dela, ez eta bere hizketaldia behatua izan dela ere. Neurtzaileak hiztunen hizkuntza jokaera jasotzen du. Neurketa, beraz, ez da, inkesta edo elkarrizketa bidez, "leku publikoetan zein hizkuntza erabiltzen duzu" galderari jendeak ematen dion erantzuna. Aurten ere euskararen kale erabilera neurtu du Arrasateko Udalak, goian azaldutako metodologiaren arabera. Aurtengo lagina txiki samarra izan da: ozta ozta iritsi da unibertsoaren %20 izatera. Auzo batzuetan laginak txikiegiak izan dira: Santa Marinako lagina %12koa izan da eta Uribarrikoa %11koa. Bestalde, bitxiak dira eta, batzuetan, ez sinisteko modukoak: Dena den, helburu nagusia ez da urtean urteko erabilera zehatz mehatz neurtzea. Hori ere bada, baina benetan garrantzia duena da euskararen kale erabilerak urte andana batean zer bilakaera izan duen jakitea. Alde horretatik, erabileraren joerak antzeman daitezkeen aldetik, oso tresna baliagarria da urtero euskararen kale erabilera neurtzea. Hortaz, bada, dagoeneko hamabost urteko datuak dauzkagu, neurketa urtero egin baita 1988tik 2002ra bitartean. Nahikoa datu, beraz, euskararen kale erabileraren bilakaera aztertu ahal izateko. Hauexek dira neurketa horietako emaitzak ( ) eta ondorio nagusiak: Euskararen kale erabilera asko hazi da Arrasaten aspaldi honetan. 1988tik hona urtetik urtera Arrasaten euskararen kale erabilera etengabe hazi da. Gainera, hazkundea handia izan da: 1988ko neurketan kaleko elkarrizketen%11,6 euskaraz ziren; 2002an, berriz, %37. Haurrak eta gazteak dira kalean euskaraz gehien egiten dutenak. 2 14 urteko haurrak dira kalean euskaraz gehien egiten dutenak. Aurten gazteen erabilera haurren parekoa izatera iritsi da. Zaharren erabilerak beheranzko joera du. Joera hori gainera nabarmena da, 1988tik 2001era bitartean zaharren kale erabilera erdira etorri zen eta. Oso bilakaera baikorra izan du gazteen eta helduen erabilerak. 1988an alde handia zegoen haurren eta gazteen erabileraren artean. Gazteen eta helduen erabilera mailak, berriz, ia berdinak ziren. Haurren erabilera handi samarra zen bitartean, gazteena eta helduena oso txikia zen. Bazirudien haurrek, koskortu ahala, euskara egiteari utzi eta gaztelania nagusitzen zela lagun artean eta gertuko gizarte harremanetan. Azken urteotako datuen arabera, egoera hori errotik aldatu da: haurren eta gazteen erabileraren artean ia ez dago alderik, oso parekatuta daude. Haurren presentziak badu eraginik euskararen kale erabileran. Aspaldiko sei urteotako batez besteko datuak kontuan izanik, 10 puntuko aldea dago elkarrizketan haurrek parte hartzen dutenean. Gainera, helduengan du eraginik handiena haurren presentziak. Baina, haurrek eurek ere gehixeagotan egiten dute euskaraz nagusiren bat tartean dagoenean, eurak bakarrik daudenean baino. Zeintzuk dira, baina, euskararen kale erabileran eragiten duten faktoreak? Xabier Isasi soziolinguistaren iritziz, hiru faktore hauen menpekoa da euskararen kale erabilera: euskaldunen kopurua eta proportzioa, euskaldunen banaketa eta euskaldunek euskararekiko duten leialtasuna, hain zuzen. Lehenengo bi faktoreak, oso ezagunak dira eta, azken batean, hiztunen harreman sareko euskaldunen dentsitatea azaltzen dute. Euskararekiko leialtasuna, berriz, faktore multzo bat da, aldagai askoren arabera definitzen dena. Euskararekiko jarrera eta euskararen ezaguera maila (edo ezaguera erlatiboa) dira aldagai horietako batzuk. Ildo horretatik jarraituz, euskararekiko leialtasuna euskalduneibakarrik dagokien aldagaia da. Jakina da, ordea, euskaldunak esaten dugunean oso jende multzo heterogeneoaz ari garela: euskararen atxikimenduari eta, beraz, erabilerari begira, hiztunak euskara ama hizkuntza euskaldun zaharra izan edo bigarren hizkuntza duen euskaldun berria izan , oso desberdina izaten da, kasu gehienetan. Euskaldunen hizkuntza gaitasunak beren ama hizkuntzarekin zer ikusi handia du: batetik, gaztelania ama hizkuntza duten euskaldun gehienek erraztasun handiagoa dute gaztelaniaz euskaraz baino; bestetik, euskaraz gaztelaniaz baino erraztasun handiagoa duten euskaldun gehienek euskara dute ama hizkuntza. Azterketa honi begira, euskaldun zaharrek euskaraz gaztelaniaz baino erraztasun handiagoa dutela kontsideratu dugu, beti horrela ez dela jakin arren. Hori guztia euskararen kale erabilerari buruzko azterketa honetara ekarrita, honela azaldu liteke: lagun artean euskaraz egitekotan bi baldintza bete behar dira, lagun arteko hiztun gehienek euskaraz jakitea eta, gainera, euskaldun zaharrak izatea. Geure burua engainatzea da hiztun batek, gaztelaniaz euskaraz baino erraztasun handiagoa izanda, kalean lagun artean edota senide arteko harremanetan euskaraz egingo duela pentsatzen badugu. Bestalde, garrantzi handikoa da euskaldun berrien papera euskararen kale erabileran, euskaraz hitz egiteko elementu aktibo ez badira ere, euskaldun zaharrek euskaraz egiteko oztopo ez dira eta. Edozein kasutan, interesgarria izango litzateke sakon aztertzea euskaldun berriek zer nolako eragina duten euskararen kale erabileran. Euskaldun zaharren dentsitatea eta ez euskaldunen dentsitatea kontuan izanda, euskararen kale erabilerari buruzko datuek adierazten dute Arrasateko egoera oso anisotropikoa dela. Bestalde, aldagai horren arabera, helduak eta gazteak dira kalean euskaraz gehien egiten dutenak. Dauzkagun datuekin ezin da jakin zein den erabilera maila horren zergatia. Alabaina, uste izatekoa da handiak direla euskaldun zaharren trinkotzea eta euskararekiko leialtasunagazte eta helduetan. Zaharrek, berriz, askoz gutxiago egiten dute. Horrek esan nahi du bere anisotropia edota euskararekiko atxikimendua askoz txikiagoak direla beste adin taldeetako hiztunenak baino. Izan ere, zaharretan eta haurretan euskaldun zaharren proportzioa antzekoa izanik %54 eta %51, hurrenez hurren erabilera oso desberdina da: zaharren erabilera %20koa da; gazteena, berriz, %40koa ( ). Azkenik, esan beharra dago ama hizkuntza euskara duten arrasatearren proportzioak gora egitea lortu beharra dugula, euskararen kale erabilerak gora egitea nahi badugu. Haurrak eta helduak euskalduntzea ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa euskararen erabileraren hazkundea handia izatea lortu nahi badugu. Zail da haur euskaldunek euskararekiko duten atxikimendua handitzen, haur euskaldun erdien ama hizkuntza ez da euskara eta ( ). Euskaldunek euskararekiko duten atxikimendua handitzeko ahaleginik egitekotan, horrekin batera haien hizkuntza gaitasun erlatiboa handitu beharra dago. Oraingo hiztunen ama hizkuntza aldatzerik ez dagoenez, datozen urteetan jaioko diren haurrek ahalik eta haur gehienek ama hizkuntza euskara izatea lortu beharra dago. Metodologia Kalean dabilen jendeak zein hizkuntza erabiltzen duen jakitea da neurketaren helburua. Neurketa, beraz, ez da, inkesta edo elkarrizketa bidez, leku publikoetan zein hizkuntza erabiltzen duen egindako galderari jendeak eman dion erantzuna. Arrasateko Udalak, 1988tik hona, euskararen kale erabilera neurtu du urtero. Eta, urte bateko neurketako datuak beste urteetako neurketetako datuekin alderatu ahal izateko, sasoi berean eta baldintza berdinetan egiten dira beti neurketak. Otsailaren laugarren astean, hain zuzen. Arrasateko ohiko giroa aldatuko duen ospakizunik (inauteriak, ekintza politiko edo kulturalen bat, ...) izango dela iragarrita badago, neurketa astebete beranduago edo lehenago egiten da. Lau neurketaldi izaten dira: asteazken arratsaldean, ostiral arratsaldean, larunbat eguerdian eta larunbat arratsaldean.Arratsaldeko neurketaldiak 6etan hasi eta iluntzeko 8:30ean amaitzen dira. Larunbat eguerdiko neurketaldia, berriz, 12etan hasi eta 14:30ean amaitzen da. Neurketa auzoka egiten da. Hartarako bost auzotan banatu dugu Arrasate: Kalea (erdialdea), San Andres, Uribarri, Musakola eta Santa Marina. Auzo bakoitzean ibilbide jakin bat egiten dute beti neurtzaileek. Saio bakoitzean bikote batek egiten du neurketa. Bikoteko lagun batek jendearen hizketaldiak entzun eta besteak datuak fitxan jasotzen ditu. Neurtzaileei eurei egindako galderak edota lagunekin izandako elkarrizketak ez dituzte apuntatu behar. Ez neurtzaileen lagunek ez senideek ez dute neurketaren berri jakin behar, noski. Honela apuntatzen dira datuak: * Bi haur gaztelaniaz hitz egiten ari direla entzunez gero, neurtzaileak bi makilatxo apuntatzen ditu "Haurrak.Gaztel" zutabean. * Bi heldu haur batekin euskaraz ari badira, neurtzaileak bi makilatxo apuntatzen ditu "Helduak lagunduta **. Eusk" zutabean eta beste makilatxo bat "Haurrak lagunduta *. Eusk" zutabean. * Lau gazte gaztelaniaz ari badira, neurtzaileak lau makilatxo apuntatzen ditu "Gazteak.Gaztel" zutabean. * Hiru heldu eta bi zahar euskaraz ari badira, neurtzaileak hiru makilatxo apuntatzen ditu "Helduak.Eusk" zutabean eta beste bi makilatxo "Zaharrak. Eusk" zutabean. * Zahar bat haur batekin gaztelaniaz ari bada, neurtzaileak makilatxo bat apuntatzen du "Zaharrak lagunduta. Gaztel" zutabean eta beste makilatxo bat "Haurrak lagunduta. Gaztel" zutabean. Leku itxietara taberna, denda, atari eta zineetara, esate baterako ez dira sartzen neurtzaileak eta, sartuta ere, ez dute daturik hartzen. Hortaz, bada, neurketaldian kalean dauden pertsonek zein hizkuntza darabilten baino ez dute adierazten neurketako datuek. Horrek ez du esan nahi pertsona batzuek kalean beti euskaraz edo beti gaztelaniaz egiten dutenik. Neurketaren bidez ez dago jakiterik zenbat pertsonak egiten duen kalean euskaraz. Jasotzen den informazio bakarra, beraz, hauxe da: neurketa egin denleku, egun eta orduetan zenbat hizketaldi egin izan diren euskaraz eta hizketaldi horietan ari ziren pertsonen adina (haurrak, gazteak, helduak edo zaharrak ziren). Bestetik, hizkuntzaren ahozko erabilera gertaera kolektiboa da berez. Ezaguera, ordea, norbanakoari dagokio. Izaera ezberdineko gertaeren aurrean gaude. Izan ere, udalerri jakin batean euskaldun bat aurkitzeko probabilitatea udalerri horretako euskaldunen proportzioa baino ez den bitartean, pertsona batek kalean euskara erabiltzeko probabilitatea faktore askoren emaitza da. Zeintzuk baldintza bete behar dira, ordea, pertsona batek euskaraz egin dezan? Lehenengo eta behin, pertsona horrek euskaraz jakitea, noski. Pertsona horrek euskaraz egin nahi izatea. Solaskideak euskaraz jakitea. Solaskide bat baino gehiago badira, guztiek jakitea. Baldintza horietako bakar batek huts eginez gero, hiztunak gaztelaniara pasatuko dira. Baldintza hauek garbikien harreman afektibo pertsonaletan ematen dira, bestelako esparruetan administrazioan, lan munduan, komunikabideetan, e.a norbanakoaz kanpoko aldagaiek eragin handia baitute hizkuntza jokaeretan. Eta, hain zuzen ere, kaleetan ematen diren harreman gehienak maila afektibo edo pertsonalekoak dira. Kaleko hizkuntza jokaeraren halako neurketek hizkuntzarekiko atxikimendua zenbaterainokoa den adierazten dute. Esan gabe doa euskararen ezaguera eta erabilera alderatze hutsetik atera ohi diren ondorioak ez direla zuzenak. Esate baterako, oso joera hedatua da hau esatea: "Arrasatearren %54 euskalduna da eta euskararen erabilera kalean %28,7koa baino ez da. Beraz, erabilera txikia da.". Hori ez da zuzena. Izan ere, ezagueraren eta erabileraren tasak bakarrizketan baino ezin baitaitezke bat etorri. Gainontzean, sekula ez datoz bat ezaguera tasa eta erabilera tasa. Talde bateko hizkuntza jokaeran zorizko aldagai askok eragiten dute eta ez bakarrik solaskide bakar baten borondateak edota euskararen ezaguerak. Aurtengo neurketako emaitzak Emaitzak baikorregiak dira.Zail da Arrasateko kale erabilera %37koa dela sinisten. Era berean, helduen eta zaharren kale erabilera %32,7 eta 33,8koa, hurrenez hurren , baikorregia da. Haurren euskararen kale erabilera azken urteotakoen parekoa da. Izan ere, iaz haurren euskararen kale erabilerak behera egin bazuen ere, aurreko urteetako emaitzak %40 ingurukoak izan ziren. Gazteen euskararen kale erabilera haurren erabileraren parekoa izan da. Aurten gazteen erabilera sekula baino handiagoa izan da. Iaztik hona izandako hazkundea handia izan da eta zail da jakiten zerk eragindakoa den. Neurketa fidagarria izanez gero, horrek baieztatuko luke haur eta gazteen erabilera ia parekoa dela. Egoera anisotropikoa Txillardegik hizkuntza gutxiagotuen erabilera aztertzeko asmatutako eredu matematikoaren arabera, euskararen kale erabilera zorizko gertaera da: hots, hiztunek hizkuntza bat edo bestea erabiltzea probabilitateen legepeko gertaera da. Euskararen erabilera, printzipioz, euskaldunen proportzioaren funtzio zuzena da. Hizkuntzaren erabileraren ikuspegitik, egoera horri egoera isotropikoa deitzen zaio. Hortaz, bada, egoera isotropikoetan hiztun bakoitza eta guztien artean gure kasuan, euskaraz jakin edo ez izan daiteke ahozko hizkuntza harremanik. Gauzak horrela, hizkuntza egoera isotropikoa izanda, euskararen erabilerarik handiena emango litzateke euskaldunek euskaldunekin dituzten harremanetan beti euskaraz hitz egingo balute. Erabilera maila horri erabilera isotropikoa deitzen zaio. Hortaz, bada, garbi dago hizkuntza gutxiagotuen erabilera maila elebidunen proportzioa baino txikiagoa dela beti. Edozein kasutan, giza talde batean hizkuntza gutxiagotuaren erabilera eta elebidunen proportzioa bat etorriz gero, talde horretako norbanakoak bi taldetan bereizita bizi direla pentsatu beharko genuke. Ildo horretatik jarraituz, ez da harritzekoa euskararen kale erabilera euskaldunen proportzioa baino txikiagoa izatea han hemenka egindako neurketa guztietan. Bada harritzekoa, ordea, euskararen kale erabileraherri gehienetan herriotako erabilera isotropikoa baino handiagoa izatea. Horrek agerian uzten du gehienetan gure egoera anisotropikoa dela, hau da, euskaldunak bere artean trinkoago bizi direla eta, ondorioz, euskaldun eta erdaldunen artean ez direla ematen probabilitateen arabera eman litezkeen zorizko hizkuntza harreman guztiak. Anisotropiak, gure kasuan, euskaldunen arteko harremanen trinkotasuna adierazten du, hau da, euskararen kale erabilera mailak euskaldunen proportzioaren aldean duen pisu erlatiboa. Zenbat eta handiagoa izan herri edo giza talde bateko anisotropia orduan eta trinkoagoak herri edo giza talde horretako euskaldunen harremanak. Hizkuntza leialtasuna da hizkuntza gutxiagotuen erabileran eragiten duen beste faktore bat. Txillardegiren eredu matematikoan honela definitzen da: giza talde jakin bateko elebidunen artean hizkuntza gutxiagotua erabiltzeko bataz besteko joera. 1. taula Euskararen kale erabileraren bilakaera adinaren arabera (%tan) Urtea Haurrak Gazteak Helduak Zaharrak Guztira 1988 24,4 10,3 9,7 28,9 11,6 1989 22,5 12,7 12,2 28,1 14,7 1990 21,0 13,4 12,0 18,9 14,3 1991 25,8 6,7 11,1 33,8 15,1 1992 34,1 21,1 14,4 20,7 18,8 1993 36,7 22,6 21,5 29,2 25,0 1994 33,7 21,7 17,4 25,2 22,8 1995 50,3 22,6 22,8 27,3 27,9 1996 47,3 25,2 20,1 23,6 26,5 1997 38,3 33,4 17,2 22,3 27,7 1998 42,5 42,1 26,0 19,9 32,7 1999 42,1 29,6 24,3 18,7 28,7 2000 40,9 36,6 27,4 25,9 31,9 2001 34,7 31,7 22,3 15,7 25,5 2002 41,8 42,3 32,7 33,8 37,0 2. taula Euskararen kale erabilera adina, ezaguera eta ama hizkuntzaren arabera (%tan) Haurrak Gazteak Helduak Zaharrak Guztira Erabilera * 40 35 23 20 29 Euskaldunen dentsitatea Ezaguera 86 74 41 56 54 Erabilera 68 47 12 24 22 isotropikoa Erabilera/erabilera 59 76 191 83 132 isotropikoa Hizkuntza gaitasun erlatiboa Euskaldun zaharrak 51 44 36 54 42 Erabilera 19 14 9 22 12 isotropikoa Erabilera/erabilera 210 250 256 91 242 isotropikoa Iturria: Ezaguera eta euskaldun zaharrei buruzko datuak EUSTATek 1996an egindako erroldatik hartu ditugu. * 1997 2001 urteetako bataz bestekoa. 3. taula Arrasateko euskaldunak ama hizkuntzaren eta adinaren arabera AMA ADINA HIZKUNTZA Haurrak Gazteak Helduak Zaharrak Guztira Euskara Kopurua 1.157 1.458 4.806 1.805 9.226 % 44 50 85 96 71 Euskara eta gaztelania Kopurua 310 272 230 18 830 % 12 9 4 1 6 Gaztelania Kopurua 1.138 1.191 624 51 3.004 % 44 41 11 3 23 Beste bat Kopurua 3 2 2 0 7 % 0 0 0 0 0 Guztira Kopurua 2.608 2.923 5.662 1.874 13.067 % 100 100 100 100 100 Iturria: EUSTATek 1996an egindako udal errolda. 2 urtetik gorako datuak jasotzen ditu taulak. Jose Felix Diaz de Tuesta, Euskara Teknikaria Arrasateko Udaletxean Argazkiak: Auñamendi Entziklopedia Euskonews & Media 172.zbk (2002 / 6 / 21 28) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.