EI ren berriak Antonio María Lekuona margolari tolosarraren ikerlana egiteko beka deialdia zabalik Tolosako Udalak bi erakundeon artean sinaturiko hitzarmena dela eta, ikerlan bat egiteko agindua eman dio Eusko Ikaskuntzari. Hartara, lehiaketa baterako deia egiten da beka bat banatzeko asmoz. Antonio Maria Lekuona Etxaniz margolari tolosarraren bizitza, lana eta nondik norakoak aztertzea izango du helburu. Bekaduna arteko historian lizentziatua izan behar da edo egin beharreko lanaren arloan esperientzia duela frogatu beharko du. Eusko Ikaskuntzak eta Tolosako Udalak, hautagaien artean erabakiko duen epaimahaia osatuko dute. Tolosan edo inguruko herrietan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Lan hau Tolosako Udalaren Kultura Sailarekin koordinazioan burutuko da, Eusko Ikaskuntza aholkulari izango delarik. Inprimakiak Eusko Ikaskuntzaren edozein bulegotan har daitezke, 2002ko uztailaren 15a baino lehen. Informazio gehigarria lotura honetan: http://ikaskuntza.org/eu/bekak/beca02.html Euskonews & Media 171.zbk (2002 / 6 / 14 21) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.