158 Zenbakia 2002-03-08 / 2002-03-15

Artisautza

Yosu Carballeda Cava. Tornularitza eta zurezko jostailuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon



Yosu Carballeda ARTISAUTZA Español Yosu Carballeda Cava: tornularitza eta zurezko jostailuak Introducción Las maderas Las herramientas Otras particularidades 1960ko otsailaren 9an jaio zen, Donostian. Aita SIGMA josteko makinak egiten zituen fabrikan lanean hasi zenean, sendia Elgoibarrera joan zen bizitzera, eta 1980an, berriz, Vitoria-Gasteiza. Aitak, langabezian gelditu zenean, tornu bat eta tresna batzuk erosi zituen bazkide batekin batera, eta zurarekin aritzeko tailer bat zabaldu zuten bien artean. Balaustradak, erreminten kirtenak eta tornuko lanak egiten zituzten bertan. Urte beteren buruan, banandu egin ziren, eta aitak jarraitu zuen tailerrean, 1995ean erretiroa hartu arte. 1979an, Yosu metalaren enpresa batean hasi zen lanean, eta bost urtez egon zen bertan, itxi zuen arte. 1984an, 24 urterekin, aitaren tailerrean sartu zen. Aldi berean, Yosuk bere tailerra sortu zuen, bertan tornuko lanak, jostailuak eta beste hainbat artisautzako elementu eginez.

PRODUKTUAK Tornuan enkarguz egiten dituen produktuak bere tailerrera joaten diren bezeroek eskatzen dizkiotenak dira, eta jostailuak zein artisautzako beste lanak, urtero bisitatzen dituen 15-20 artisautza azoketan saltzen ditu. Tornuko piezei dagokienez, 1400 mm-ko luzera eta 270 mm-ko diametroa dutenak egiten ditu. "Airean" ere egiten ditu tornuko pieza hauek. Pieza berdinak egin behar izaten dituenean, master bat egiten du lehendabizi, eta kopian oinarrituz egiten ditu gero besteak. Jostailuei dagokienez, Pinotxo eta Charloten irudiak, bakarkako jokoak eta abar egiten ditu. Erosi Jostailuak

QUIENES SOMOS Política de privacidad Avisos Legales ? 1998 Eusko Ikaskuntza