Hurbildu nahian Hurbildu nahian * Arantxa Ugartetxea Arrieta Ni nago hemen, Eusko Ikaskuntzako bazkide bezala eta adierazi nahi dizuet 99ko Azaroan Nita errezibitzeko ohorea bizi izan nuela Erakunde honen barruan, Paulo Freireren "Autonomiaren Pedagogia" liburuaren aurkezpena zela medio. Instituzio hau europear erakunde akademiko eta kultural multzoaren partaide izanaz, freiretar, neutralitate eza ezaugarri pedagogikoaren ildo berean lan egiten du, hau da: euskal kulturak behar duen integrazioaren alde, zuzentasun zientifikoa eta pluraltasuna zainduz. "Aproximando me" da, nik gaur aurkezten den liburu honetarako idatzi nuen artikuluaren izen burua. Beraz gazteleraz idatzi nuen eta portugalerara itzulia izan da publikaziorako. Orain, portugaleraz irakurtzen dudanean edertasun eta aberastasun sentipen berria somatzen dut nire gorputz osoan, Paulorengandik eta zuengandik hurbilago sentitzen naizelako. Esan nahi dizuet Nitak idazten duena irakurtzerakoan edo entzuterakoan, MAISUAREN presentzia luzatua somatzen dudala espazio eta denboraren zehar, horrela hutsunea samurragoa gertatzen zait, era berri batetara Pauloren aurkezpen eta jarraipena bizitzen ditudalako. Ni São Paulora etorri nintzen 1982ko Uztailan , maitasuna eta berari dagokion grinaren deiari erantzunaz. Nire senarra Joxerramon Zubizarreta, Taboão da Serra n bizi zen berak eraikitako baserri tankerako etxe batean. Bere askatasun sentimendu sakon eta honenak euskal brasildar koloreak zituzten. Biok, berak lehenago eta gero nik, kultura zehatz batetik gentozen "euskalduna", beste kultura desberdinarengandik onartuak izatera "brasildarra". Une hartatik aurrera euskal brasildartasuna gure izateko era bat izan zen, desegin ezin daitekeen unitate eta pluraltasunaren adierazgarri gaur arte, nire kasuan, egoera hau poztasunez bizitzen dudalarik. Baina ni, harrigarria den Brasil honetara hurbiltzen ari nintzen aspaldidanik konturatu gabe. Orain dela 30 urte nigan sortu zuena eraldaketaren grina, bere nagusien alfabetatzemetodoa ezagutu nuenean Colombian, gaur hemen biltzen gaituen maisu eta lagun PAULO FREIRE IRAKASLEA izan zen. Hogeita hamar urte dira hasi nintzela pedagogia honi hurbiltzen eta gaur arte geratu gabe nabil, nigan bizi diren freiretar sentipen eta emozioak nire eraldatzearen indar erreala direnez. Nita Freire, argitaratutako liburua sinatzen, bere alboan Arantxa Ugartetxea. Gaur berriro, Nita andereari eta zuei esker, hurbilpen hau sakonagoa eta zabalagoa da, zehatzagoa eta unibertsalagoa, Pauloren presentzia harrigarriaz kutsatua naiz eta bere uztasuna nabarmenki sentitu. Unibertsitate honetan bere ikaslea izateko aukera ezin hobea eduki nuen, postgraduazio klaseetan entzule bezala parte hartuz, orduz gero, beretaz hitz egiten dudanean, bere liburuak irakurtzen ditudanean edo idazten dudanean, espazio berezi hau, bere pentsamendu pedagogikoaren ingurugiroa da niretzat, era berean hainbeste adierazten zuen "ser mais" horretatik hurbilago sentituz. Nire gogoa PAULO FREIRE IRAKASLEAREN ikasle bezala aurkeztea da, bere klaseetan eta unibertsitate honetan ikasi eta bizi izan nuena bereziki hau da: kurrikulumaren ordutegi barruan posible dela eraldaketaren prozesua bizitzea ezagueraren bila gabiltzan bitartean, benetako giza zentzua maisu on baten eskutik aurkitzen dugunean. Txiletar biologoa Humberto Maturanak dion giza zentzuari buruz ari naiz eta nik, hau, klase bikain haietan esperimentatu nuen. Gelan sartu eta ateratzen nintzen bakoitzean nolabaiteko aldaketa nabaritzen nuen zerbait gertatzen zitzaidan , zerbaitek mugiarazten ninduen, argitzen edo barruko korapiloren bat askatzen zidan... zer gertatzen zen? Irakasle eta ikaslearen arteko harremanak gure izate naturaletik bizitzen genituen, hau da pertsonak bezala, ezagueraren bila genbiltzan pertsonak ginen, autoritarismorik gabe, hori bai irakasle eta ikasleen autoritatea errespetatuz. Orduz gero harreman berezi hau, naiz eta muga pertsonalak eta sozialak izan, ahalegintzen naiz zaintzen edozein hezkuntza eremutan.Hitzaren eskubidea, konpartitzen genuen ibilbide hartan, errealitate nabarmenetakoa zen klase haietan. Inoiz ez nintzen sentitu gutxitua, isildua edo infrabaloratua. IRAKASLEAK egiten zuen irakurketa pertsonala eta kontestualizatuak, askotan eraman ninduen nire hitza askatzera, hainbeste denboran isildua edo isilik bizi zen nire hitz hura. Une batzutan zoragarrizko keinu pedagogikoa eduki zuen nirekin, euskaraz mintzatzera bultzaturik, bere ikusmira asetzen zuen bitartean eta gelakoekin konpartituz nire ama hizkuntza bitxiak sortzen zuen jakinmina. Egun konturatzen naiz, keinu pedagogiko honek bi kulturen arteko lotura sortzen zuela nigan (euskalduna eta brasildarra) eta era berean, euskara, dagokion lekuan kokatua geratzen zela, jakinda zenbait oztopo eta eragozpen gainditzen dituen munduko ondare kultural eremuan bizirik jarraitzeko. Nita Freire eta Arantxa Ugartetxea ekitaldiaren aurretik zerbait komentatzen. Hau dena kontutan edukiz esan dezaket gaur, Luis Carlos Restrepo hainbesterainoko biolentzia tartean samurtasunaren profeta den psikiatra Colombiarra gogoratuz, PAULO FREIRE IRAKASLEAREN gelan, ezagueraren samurtasuna bizi izan nuela. Eta horrela poliki poliki joan nintzen eraldatzaile pedagogia honetara hurbiltzen, egun zuek guztiokin Pauloren omenezko une zoragarri honetan parte hartzera iritsiz PEDAGOGIA DA LIBERTAÇÃO EM PAULO FREIRE liburuaren aurkezpena dela eta. Hemen gauden guztiok, geure errealitate zehatz pertsonal, sozial eta kulturaletik etorritakoak gara. IRAKASLE eta lagun brasildar berezi batek gurekin ezaguera eta emozioak konpartitzen jakin zuelako gaude hemen. Horregatik, Alfredo Soeiro psikiatra brasildarraren (gure artean dagoena) hitza, nirea eginaz adierazten dut errealitatea beti emozionala dela jakinik, gaur nire Pauloren ikaslea izanaren emozioa gehitu egiten dela eta hobeto adierazi nahian zer sentitzen dudan, Nita andereak nire eskuetan jarritako IRAKASLEAREN hitzekin ("Pedagogía da indignação" 76.or.) bukatu nahi dut: "E é exatamenteesta vontade de ser nós mesmos e este desejo forte, alentados pelo sonho possível, pela UTOPIA tão necessária quanto viável, que marchamos os progressistas e as progerssistas destas Terras de América para a concretude, a realização dos sonhos dos Vascos, de Quiroga e Tupac, dos Bolívares, dos San Martins, dos Sandinos, dos Tiradentes, dos Ches, dos Romeros. O futuro é dos povos e não dos imperios" São Paulo, abril de 1992. QUE SAUDADE PROFESOR! Arantxa Ugartetxea Arrieta, pedagogoa Euskonews & Media 142.zbk (2001/11/2 9) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.