137 Zenbakia 2001-09-28 / 2001-10-05

Efemerideak

1894ko irailaren 28an jaio zen Urnietan Gregorio Beorlegui Macazaga antzezlea / 1864ko irailaren 29an jaio zen Bilbon Miguel de Unamuno Jugo / El 1 de octubre de 1910 Benito Loygorri y la señorita Minondo caen a la playa desde un avión

Efemerideak: 2001 / 9 28 / 10 5 1894ko irailaren 28an jaio zen Urnietan Gregorio Beorlegui Macazaga antzezlea Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Antzerki eta zinema antzezle euskalduna (Urnieta, 1894 Donostia, 1959). Pepe Artola ospetsuaren hutsunea bete zuen, hark antzerkia utzi zuenean.1915etik 1936ra arte, emanaldi ugari eskaini zuen Donostiako antzokietan. Donostiako Orfeoiaren antzerki zuzendaria izan zen (zarzuelak eta komediak); Centro Católico elkartean, Eusko alderdi jeltzalearen Eusko Etxean eta Poxpoliña izeneko taldean ere aritu zen. Azken urteetan, 1936ko gerra zela medio, euskal antzerkia deuseztatu ondoren, hainbat filmetan hartu zuen parte Beorleguik. Gregorio Beorlegui actuando en la película "Qué contenta estoy". En la parte derecha de la foto, el personaje de la izquierda . "Qué contenta estoy" filmean. Argazkiaren eskubi aldean, ezkerreko pertsonaia. 1864ko irailaren 29an jaio zen Bilbon Miguel de Unamuno Jugo Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Bizkaitar idazlea eta filosofoa (Bilbo, 1864, Salamanca, 1936). Batxilergoa Bilbon ikasi ondoren, Filosofía eta Letrak karrera Madrilen egin zuen. 1883an karrera amaiturik, hurrengo urtean doktore titulua lortu zuen Crítica del problema sobre el origen y la prehistoria de la raza vasca izeneko tesiarekin. 1888an Bizkaiko Aldundiak Bilboko Institutuan euskara irakasteko katedra sortu zuen eta hura lortzeko lehiaketan parte hartu zuen, besteren artean R.M. Azkuerekin eta S. Aranarekin. 1891n Salamancako unibertsitateko grezierako katedra lortu zuen. Gaztetan euskaltzale azaldu bazen ere 1901ean Bilbon emandako hitzaldian euskara mundu modernorako ezgai zela iritzita, bere hizkuntza alde batera uzteko aholkatzen zien euskaldunei. Urte berean Salamancako errektore izendatu zuten, baina 1914an kargu hartatik kendu zuten behin eta berriro gobernuaren aurka azaltzeagatik. 1924an primo de Rivera jeneralaren gobernuak katedratik bota eta Fuerteventura (Kanariak) uhartera erbesteratu zuen. Lau hilabete han emanondoren, Frantziara ihes egin zuen. Lehen Parisen eta gero Hendaian kokatu zen.1930ean, Primo de Riveraren diktadura jautsirik, Espainiara itzuli zen eta Salamancako Unibertsitateko errektore egin zuten berriro (1931). II. Errepublikako Gorteetako diputatu hautatua izan zen. 1936an ez zen militarren matxinadaren aurka irten eta haiek, jadanik jubilaturik zegoela, errektore izendatu zuten berriro, nahiz eta Millán Astray rekin izandako eztabaida publikoaren ondorioz kargua kendu zioten eta bere etxean atxilotua eduki zuten. Handik bi hilabetera hil zen. Dogmatismo ororen aurkakoa zen Unamuno, arrazoiaren, sentimenaren eta fedearen arteko tentsioa da bere obraren ezaugarri nagusia: gizakiaren hilezintasun irrika arrazoiak eta errealitateak ukatua da, eta fedeak bakarrik lagun diezaioke gizonari; borroka hori berak agonia deitzen zuen da Unamunoren saioen eta eleberrien gai nagusia. Kierkegaard en pentsamoldetik hurbil dago Unamuno, eta lehen existentzialisten artean ezarri ohi da. Inolako doktrinarik sortu gabe eragin handia izan zuen garai hartako espainiar intelektualetan. Saio garrantzitsuenak: Vida de Don Quijote y Sancho (1905); Del sentimiento trágico de la vida en los hombres y en los pueblos (1913, X. Kintanak euskarara itzulia); La agonía del cristianismo (1925). Soiltasuna da Unamunoren eleberrien bereizgarria, ez dute deskribapenik ez ohituren irudikapenik, barne dramak dira askotan, Europan garai hartan egiten zen literatura berriaren ildotik moldatuak. Amor y pedagogía (1902); Niebla (1914); Tres novelas ejemplares (1920); Abel Sanchez (1917, Miren Arratibel eta Aintzane Atelak euskarara itzulia); La tía Tula (1921); Cómo se hace una novela (1925); San Manuel Bueno, mártir (1933) dira Unamunoren eleberri nagusiak. Halaber, haren izpirituaren kezken berri ematen dituen poesía liburuak ondu zituen, besteak beste: Poesías (1907); Rosario de sonetos líricos (1912); El Cristo de Velazquez (1920). Antzerkia eta bidaia liburuak ere argitaratu zituen. El 1 de octubrede 1910 Benito Loygorri y la señorita Minondo caen a la playa desde un avión Fuente: Enciclopedia Auñamendi Uno de los primeros aviadores vizcaínos, que ensayaron sus aparatos en San Sebastián. En uno de los vuelos en un biplano Farman, el público contempló con emoción el espectáculo que los tres aparatos de Loygorri, Tabuteau y Morane ofrecían al evolucionar a la vez sobre el mar, bajo un cielo limpio y azul, en la primavera de 1910. En días sucesivos se repitieron los experimentos. El 1 de octubre, Loygorri llevó consigo a la señorita donostiarra de Minondo, pero a consecuencia de una parada de motor, el aviador no tuvo tiempo de hacer que su aparato llegara al campo, y descendió en el agua, cerca de la orilla, en Ondarreta, sin más consecuencias. Benito F. Loygorri disponiéndose a partir, en el biplano Framan, para las exhibiciones en San Sebastián de noviembre de 1910. Euskonews & Media 137.zbk (2001/9 28/10 5) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria