134 Zenbakia 2001-09-07 / 2001-09-14

Gaiak

Leonardo da Vinci-ren asmakizun baten inguruan

ETXEBARRIA BILBAO, Jose Ramon

Leonardo da Vinci ren asmakizun baten inguruan Leonardo da Vinci ren asmakizun baten inguruan * Jose Ramon Etxebarria Egindako lanaren eta ekarpenen eragina dela eta, badira zenbait pertsona, hil ondoren ere gure artean bizi direnak, betiko. Nolabait esatearren ÒhilezinakÓ dira, eginiko lanen ereduan gure artean baitaude oraindik ere. Horietakoa da, zalantzarik gabe, Leonardo da Vinci (1452 1519). Gizon polifazetikoa zela esateak ez du inor harrituko, guztiz ezagunak baitira, pinturaren, arkitekturaren, anatomiaren... arloetan eginiko lan miresgarriak. Ez gara, beraz, lan horiez mintzatuko, gutxiago aipatu den beste arlo batez baizik. Izan ere, besteren artean, Leonardo ingeniari handia izan zela esan dezakegu, ingeniaritzaren zenbait arlotan lan harrigarriak egin baitzituen. Hain zuzen, lan horiek kontuan izanik, duela lau urte Bilboko Ingeniarien Goi Eskolak, bere sorreraren mendeurrenaren kariaz, liburu bat argitaratu zuen Leonardo ren izaera hori azpimarratuz: Leonardo da Vinci, ingeniaria / el ingeniero, Bilboko Ingeniarien Eskola Fundazioa, 1997, Bilbo. Edizio elebidunean argitaraturiko liburu horretan, zenbait irakasleren artean eginikoa, Leonardok diseinaturiko hainbat mekanismo aztertu ziren, bereziki Madril I eta Madril II Kodizeetako diseinuak aztertuz. Artikulu labur honetan, liburu horretan ageri den mekanismo bat aipatuko dugu, bere garrantziagatik aparteko azterketa monografikoa egitea merezi duena: torloju amaigabeko engranajea. Torloju amaigabeko engranajea Madril I Kodizea, 17. orria (atzealdea) Leonardok torlojuen bidezko sistema anitz asmatu zituen, baina agian irudikorrenetakoa eta bere garairako aurreratuenetakoa, torloju amaigabeko engranajearen ideia izan zen, alboko irudian azaldurik dagoena, hain zuzen. Teknologia liburuetan esan ohi denez, engranaje mota hau Ingalaterran XVIII. mendearen bukaera aldean Henry Hindley izeneko erlojugile batek asmatu zuen; baina Leonardoren irudia eta iruzkin zuzenak ikusi ondoren, data hori berraztertu,eta asmakizuna berari esleitu beharko li tzaioke. Seguruenik, torloju modernoaren asmatzaileak ez zuen bere aitzindariaren ideia ezertarako ezagutzen, baina aitzakia hori ez da nahikoa Leonardoren aitatasuna ez aitortzeko. Nolanahi den, hurrengo irudian gaur egungo tolorju amaigabeko engranaje moderno baten argazkia jarri dugu, bi diseinuen arteko antzekotasun harrigarriaz kontura gaitezen. Torloju amaigabeko engranaje modernoa Torloju amaigabeko engranajea mekanismo oso interesgarri eta baliagarria da, gaur egun mota desberdinetako makina egileek eurrez erabiltzen dutena. Abantailarik aipagarrienen artean, beraren transmisio erlazio handia dugu (gurpil zirkularraren ardatzak torlojuaren ardatzak baino askoz astiroago biratzen du), eta erredukziorako beste prozedurekin konparatuz betetzen duen toki txikia ere bai. Bestalde, sistemaren funtzionamendua itzulezina da, ezin baita gurpilaren higiduraz torlojua birarazi, eta horrek zenbait abantaila garrantzitsu ditu funtzionamenduaren segurtasunaren ikuspuntutik, zeren, torlojua higiarazten duen motorearen geldialdia gertatuz gero, ez baita mekanismoaren herrestadarik gertatzen gurpilean aplikaturiko kargaren eraginez; adibidez, Leonardoren irudiaren kasuan, non torlojuaren higidura eskuz eragindako biradera batez burutzen den, ez da kargaren erorketarik gertatzen biradera askatzean. Gainera, prozedura oso eraginkorra da, motorearen sistemaren irteeraren norabide perpendikularrean higidura sorrarazteko. Iruditik ondoriozta daitekeenez, Leonardok ez zuen zehaztasunez aztertu gurpilaren hortzek eduki behar duten profilaren forma, ezta torlojuak berak eduki behar duena ere, nahiz eta, dakigunez, forma horiek erabat baldintzatzen duten mekanismo honen fun tzionamendu zuzena. Berak iradokitzen dituenen antzeko hortzen erabilpenak Ñhau da, profil ongi aztertu gabeko gurpilaren irtenune hutsen erabilpenakÑ funtzionamenduaren arazo kontaezinak sorrarazten ditu, batzuetan funtzionamendua bera ezinezko bihur dezakeelarik; eta, edozeinkasutan, makina modernoetan ez litzateke erabilgarri izango. Nolanahi dela, Leonardo ongi konturatu zen, torlojuak biraketa hiperboloidearen forma eduki behar zuela, eta beraren gainean helize formako hortza behar zuela. Diogun, bestalde, Leonardoren ideia aplikazio oso errazak egitera zuzenduta zegoela, karga astunak eskuz jasotzera, artisanalki eraikiko ziren mekanismoak erabiliz gainera; zer esanik ez, horrelakoen helburua ez zen etekin eta abiadura handia lortzea, eta orduan, artisau on batek hemen aipatzen direnen moduko mekanismoak eraiki eta puntu puntuan presta zitzakeen. Torloju amaigabeko engranajearen aurreko mekanismoak Madril I Kodize Kodizea, 17. Atlantikoa, 6. orria orria (atzealdea) (atzealdea) Azken irudietan Madrilgo Kodizean eta Kodize Atlantikoan ageri diren beste bi diseinu jarri ditugu. Dirudienez, mota honetako mekanismoak ohikoak ziren garai hartan. Horien portaera, susmatzekoa denez, oso eskasa izango zen, sistema oso korapila tsua izateaz gainera. Izan ere, Leonardok ongi ezagutu eta marraztu zuen mekanismo hori itzulgarria da; beraz, gurpileko hortz baten apurketaren kasuan edota biradera askatzean mekanismoaren erretentzioa bermatzeko, karraka motako elementu osagarria jarri behar zaio nahitaez, irudian ere ageri den moduan. Izan ere, Leonardok iruzkin hau gehitu zuen: ÇGurpileko hortz bakarra engranatzen duen torlojurik egiten duzunean, karraka bat gehitu behar diozu uztaian, hortza apur badadi gurpil horzdunak atzerantz egin ez dezanÈ. Edozein kasutan, badirudi ezkerreko irudia gaizki eginda dagoela gurpilak funtziona dezan Ñhorretarako, biraderak era erradialean egon beharko lukeÑ, eta diseinu zuzena eskuineko aldean dagoena dela, zeinean torlojua gurpilarekiko era erradialean jarrita dagoen. Ikus daitekeenez, torloju amaigabeko engranajearen kasuan, gurpilaren zenbait hortzek aldi berean engranatzen dute torlojuaren hortzarekin. Bestalde, gurpilaren kanpo ertzak bertan azaltzen diren zerra hortzen formako koskakizan behar ditu, blokeorako elementuak ongi ahoka dezan; gainera, azken honek gurpilaren ertzaren aurka presionatzen egotea bermatu behar du. J. R. Etxebarria, Udako Euskal Unibertsitatea, Fisika Saila Euskonews & Media 134.zbk (2001 / 9 / 7 14) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria