133 Zenbakia 2001-07-27 / 2001-09-07

EI-ren berriak

Eusko Ikaskuntzak arabar udal, administral-batzorde eta kontzejuen armarriak egingo ditu

EI ren berriak Eusko Ikaskuntzak arabar udal, administral batzorde eta kontzejuen armarriak egingo ditu Eusko Ikaskuntzak arabar udal, administral batzorde eta kontzejuen armarriak egingo ditu, Arabako Foru Aldundiarekin uztailaren 24an izenpetu zen hitzarmen baten bitartez. Proiektua hau aspaldi hasi zen diseinatzen, eta elkarrizketa ugariren ondoren bi aldeek egokitzat jo zuten lurralde historikoko armarrien egokitzapenari ekitea. Lana amaitzean, laurehun armarri inguru gauzatuko dira. Kasu batzuetan, dagoenari baliostasuna emateaz nahikoa izango da, baina gehienetan armarri berri egokia burutzea izango da helburua. Ramón Rabanera, Arabako Ahaldun Nagusia eta Manuel María Uriarte, Arabako Eusko Ikaskuntzako lehendakari ordea. 1995eko martxoaren 20ko Foru Arau batean oinarritu da proiektuaren nondik norakoa, eta Eusko Ikaskuntzak toki bakoitzeko armarria burutzeaz gain proposamenaren arrazoia dokumentatuko du, lan lerro paralelo baten bitartez. Hori dela eta, bi talde arituko dira lanean. Batak armarriak diseinatuko ditu eta besteak ikerketa historiko, biografiko dokumentala burutuko ditu. Bi lanek bat egingo dute datu base bakar batean. Proiektuaren iraupena hiru urtekoa da eta lanaren amaiera Arabako Foru Aldundiak emaitza publikatu egingo du. Halaber, Eusko Ikaskuntzak materiala erabili ahal izango du, Mediatekatik lantzen ari den Euskal Kulturaren Informazioko Zerbitzuan. Modu horretan, Zerbitzu horren eskaintza birbaloratu egingo da, arabar armarriekin eta toki bakoitzeko dokumentazio historikoarekin. Euskonews & Media 133.zbk (2001 / 7 27 / 9 7) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria