129 Zenbakia 2001-06-29 / 2001-07-06

Gaiak

Xgabe tankerako hitz elkartuak

ALBERDI, Xabier GARCÍA, Julio UGARTEBURU, Iñaki

Xgabe tankerako hitz elkartuak Xgabe tankerako hitz elkartuak (ASJU n argitaratu zen (ASJU, XXXIV 1, 2000, 5 64) "Xgabe tankerako hitz elkartuak" artikuluaren laburpena) * Xabier Alberdi, Julio García, Iñaki Ugarteburu 1. 2. 3. 3.1. 3.2. 4. 5. 5.1. 5.2. 5.3. 6. 6.1. 6.2. 6.3. 6.4. 6.5. 1. Esangura Euskal hizkuntzak `gabetasuna' adierazteko dituen bideetako bat da gabe hitzaren erabilera. Xgabe tankerako elkarteek `gabetasuna' edo `falta' adierazten dute; zehazkiago, elkartearen lehen osagaiak adierazten duen horren `falta' edo `gabezia' ematen da aditzera xgabe elkarteen bidez, eta funtsezko esangura hori kategoria lexiko desberdinen itxurapean ager daiteke (ganoragabe; nahigabe; etengabe...). 2. Erator atzizkia ala elkarteen bigarren osagaia? Hitz batzuk elkarketatik ala eratorpenetik dauden gertuago jakiteko erabili ohi diren irizpide nagusien arabera, badirudi gure kasuan askoz ere gertuago gaudela hitz elkarketatik eratorpenetik baino. Izan ere, irizpide guztietarik maiztasuna litzateke gabe erator atzizkien artean sailkatzera eraman gaitzakeen bakarra. Gainerako irizpideen arabera, hitz elkartuko bigarren osagaitzat hartzera makurtuko ginateke: 1) beregaintasunari bagagozkio, bistan dago gabe hitza erabat beregaina dela (postposizio gisa, izen gisa eta izenondo gisa azaltzen baita); 2) gabe tankerako hitzetan ez dago esanahi aldaketarik ez funtsezkorik, ez azalekorik gabe hitz beregainak adierazten duenaren aldean; 3) kategoriari dagokionez, beharbada zalantza gehiago egon daiteke; dena dela, gabe hitza postposizioa, izenondoa eta izena izan daitekeela kontuan hartzen bada (cf. infra 3.2), erabateko kategoria aldaketarik ez dagoela esatera ausartuko ginateke. Ondorioz, nahiz eta euskal gramatikari nagusiek (Azkue, 1923 25: §220; Lafitte, 1944: §84; Villasante, 1974: 75) gure gabe erator atzizkien artean sailkatu duten, guk geuk uste dugu LEF Batzordeak bezalaxe (1991: 134) zentzuhertsian gabe hitz elkarteen bigarren osagaitzat hartu behar dela eta ez erator atzizkitzat. 3. Morfologia osaera 3.1. Osaera edo eraketa: osagaien kategoria ASJUko artikuluan eskaintzen diren zerrendetatik ondoriozta daitekeenez, sarrienik izenaren gainean eratzen da hitz elkartua (aberrigabe, burugabe, hondargabe, legegabe...). Zenbaitetan, hala ere, aditzaren maizenik partizipioaren eta inoiz aditzoinaren gainean eratzen da elkartea (bukatugabe, hezigabe, landugabe, burutugabe...; ezkongabe...). Eta salbuespen moduko kasu banaka batzuetan, bestelako kategoria bat (izenondoa, adizlaguna...) izan daiteke elkartearen lehen osagaia (berdingabe, noragabe). Bigarren osagaiari dagokionez, zenbaitetan gabe / gabeko alternantzia gertatzen bada ere, badirudi gabe tankerakoei eman behar zaiela lehentasuna. Oro har, halaxe jokatu dute oraingo hiztegigile nagusiek (HB, HBB eta EH hiztegietan, eta maizenik OEHn ere bai), gabeko tankerakoak azpisarrera gisa aurkeztuz. 3.2. Elkarte osoaren kategoria lexikoa Euskaltzaindiko LEF Batzordeak ohartarazi duenez (1992: 60), gabe hitza bigarren osagai gisa duten hitz elkarteak izenondoak izaten dira, oro har (azkengabe, burugabe, ezkongabe, errugabe...). Hala ere, batzuetan izenondo horiek izen gisa eta adberbio gisa ere erabiltzen dira. Are gehiago, zenbaitetan soilik izen kategoriako hitza (nahigabe, atsekabe), edo batez ere izena (bidegabe, langabe...) edota batez ere adberbioa (etengabe, atergabe...) den elkartea sortzen da. Emaitza horiek guztiak (izenondoa, izena, adberbioa) azaltzea ez da batere erraza, batez ere gabe hitza postposiziotzat hartzen bada. Ondorioz, onartu beharko dugu adberbioak sor ditzakeen gabe postposizioaz gainera, gabe izenondoa eta gabe izena ere badirela. Honako hau da gure hipotesia: izenondo eta izen diren Xgabe elkarteak, OEHko I.2 (bizitza eriotzabaga eta sekulakora; bi behi behinere uztarririk yasan gabeak) eta I.3 (Beldurrak, neure buruaz fido izan gabeak naduka ihes egina ) sintaxi egituretatikeratorritako forma lexikalizatuak baizik ez dira. Eta funtsean lexikalizazio horretan ez da kategoria aldaketarik burutu, I.2 eta I.3 egituretako gabe ak, hurrenez hurren, izenondoak eta izenak baitira. 4. Hots aldaketak Gabe hitzak hainbat aldaera fonetiko ditu, nolabaiteko banaketa dialektala dutenak. Gainera, aldaera hauetako batzuk oso lexikalizatuak daude, hiztunak aldaera horien eta gabe hitzaren jatorri bera ez ezagutzerainokoak. Aldaera nagusiak kontsonante trukaketez sortutako gabe eta bage dira. Hain zuzen ere, gabe hitzak lexikalizatzeko joera duen bezala, bage hitzak ere lexikalizatzeko joera handia du bizkaieraz ko genitiboa erantsita (lotsabako). Bestalde, aldaera hauen murrizketa ere gertatzen da, batez ere bizkaieraz, bokal arteko kontsonantea galdu eta bokalak bildu ondoren: honela sortzen dira ga eta ge aldaerak, lexikalizazio maila handikoak (artega, deunga, eskerga, ahalge...); aldaera horiek aditz izenari lotuak ere ager daitezke ( tzaga, tzaka, tzake, t(z)eke): afaltzaga, betetzaka, dudatzaka, sentitzaka, esateke, ohartzeke... Bestalde, gabe eta bage aldaerak euskalki berean ere nahasian ageri dira, baita idazle baten lanetan bertan ere, baina gabe aldaera da mende honetan nagusitu dena. Estandarizazioari begira, arazo berezia gertatzen da txistukarien ondorengo kabe aldaera. Hiztegi Batuak orain arteko erabilera nagusiari kasu egin dio eta gabe aldaeraren alde makurtu da hainbatetan (bihozgabe, funsgabe, horzgabe...) txistukariaren ondoren izan arren, edo kabe aldaeraren alde (atsekabe, dohakabe, ustekabe) lexikalizatutako hainbat hitzetan, bokal ondoren izan arren. 5. Gaur egungo erabilera 5.1. Elkarte sortu berriak Xgabe tankerako hitzak etengabe sortzen eta zabaltzen dira baina erabilera urrikoak dira testuetan; izan ere, beti du idazleak gabe postposizio gisa erabiltzeko aukera. Hitz berri hauek arlo berezietako hiztegietan eta arlo berezietako terminologia darabilten testu espezializatuetan sortzen dira bereziki, eta maizdute hitz bakarreko ordaina inguruko erdaretan, esate baterako a(n) , des edo in aurrizkien bidez eratua. Azkuek berak aipatzen ditu erdarazko sinnúmero, sinfín, sinvergüenza, sansculotte, sanssoucci, sansdent bezalakoak euskarazko ordainen pareko gisa. Baina eraketa bideak ez datoz beti bat hizkuntza batean eta bestean eta banan banan aztertu behar dira hitzok euskal ordaina eman aurretik. Euskarak honelako hitz edo egiturak erabil ditzake erdal hitz haien ordain gisa: hitz soila (kamustu / desafilar, bakartu / incomunicar), aurrizkia (deserria, ezizen), a(n) edo in aurrizkiak kultur hitz edo temei lotuak (atono, azefalo), bigarren osagaitzat ezin, gaitz duten elkarteak (eskuraezin, eskuragaitz), `ez + aditza' (ez betetze / incumplimiento), izena + ez(a), gabe hitza postposizio gisa edo elkartua, sintaxi egitura edo forma perifrastikoa. 5.2. Erabilera mugak Aukera horiek guztiak lehian daude eta gabedun hitz berriak sortzean mugak zein diren kontuan hartzea komeni da, nahiz eta gramatikaltasunaren mugen barnean egoteak ez duen adierazten hitz sortu berria hiztunak berehalakoan onartuko duenik, aipatu berri ditugun baliabide guztiak baititu hiztunak eskura. Formari dagokionez, oro har, gabe da euskara estandarrerako hobesten den. Gehienetan izenondo kategoriakoak dira (bakanak dira izen edo aditzondo kategoriakoak, tradiziozkoak ez badira: nahigabe...). Bestalde, ihartuak dauden hitzez gain, badira hainbat hitz lerratze semantikoaren bidez esanahi berezia edo metaforikoa hartu dutenak: burugabe, bihozgabe... Baina arazo formal edo semantikoez gain oinarriaren kategoria edo sortutako hitz berriaren kategoria dira bereziki kontuan hartu beharreko mugak. 5.3. Gramatikaltasun mugak Elkartu hauetan, oinarriaren kategoria izena edo aditza izan ohi da, ez izenondoa. Oinarria aditza denean, partizipioaren gainean eratzen da elkartea. Arazo gerta daitezke "falta" edo "gabezia" adiera duten inguruko erdaretako hainbat hitz, oinarritzat izenondoa dutenak. Halakoetanezin osa daiteke euskal forma mimetikorik (informal / *formalgabe). Hiru dira hautazko bide nagusiak: mailegu zuzena (errazago `hizkia + kultur tema' erakoetan: afasiko, abioniko); elkartea gabe osagaiaren bidez osatzea, oinarritzat izen kategoriako hitza erabiliz (bide hau egokia dugu, baina itzulpen prozedura berezia eskatzen du: parafrasia sorburu hizkuntzan: incivil / hezigabea); sintaxi egitura, gabe hitza edo postposizioak erabiliz (etxerik gabea, gizalegearen kontrakoa). Bestalde, ordain bila ari garelarik beti da erdal hitzen ordain zuzena erabiltzeko aukera, egituren kopia mimetikoan erori gabe, nahiz eta beti erraza ez den ordain hauek hizkuntz erregistro eta testuinguru guztietan erabiltzea (indiscret / begiluze, mihiluze, zoko miatzaile; indiscreción / arinkeria). Sortu den hitz osoaren kategoriari dagokionez, kontuan izan beharra dago erdal hitz aurrizkidunaren ordaintzat erabili ohi dugula maiz gabedun euskal hitza. Baina aurrizkiak ez du oinarriaren kategoria aldatzen; elkarteetan, berriz, kategoria aldaketa gerta daiteke eta, aipatu dugun bezala, elkarketa burua gabe hitza denean hitz elkartua izenondo kategoriakoa izan ohi da. Hortaz: actividad / jarduera, ekintza, aktibitatea (iz), baina inactividad / *jardueragabea... (xgabe elkarteak izenondo direlako); horien ordez honakoa behar dugu: jarduerarik eza, gelditasuna... Euskal hizkuntzaren barnean eraketa mugak aski garbi (ez beti) badaude ere, kontuan hartu beharra dago, hortaz, inguruko erdaren indarrak eta gaurko erabilera teknikoak eskatzen duen lexiko sortzeak paradigma nahasi samarrak sor ditzaketela. Hau da, ez dagoela paradigma hauetan eraketa bide bakar bat hitz guztietan erabiltzerik eta banan banan erabaki beharko direla, bereziki oinarriaren eta sortutako hitzaren kategoriari begira. 6. Idazkera Euskaltzaindiak (1993:61) arau orokorra emana du hitz andana hauen idazkerari buruz: "1. lotsagabe modukoak loturik, bat eginik idaztekoak dira: burugabe, lotsagabe, mugagabe, zentzugabe". Arazoada, ordea, ez duela zehazten zein sartu behar diren lotsagabe deitura horren pean. Euskaltzaindiaren esanaren arabera, hiztunak lotuak idatziko ditu haietarik sortu eta idatzi beharrean gertatzen denean. Baina, izatez, lexikalizatuek bakarrik, hau da, hiztegietan jasoek, ageri ohi dute idazkera lotu hori; eta elkarte lexikatizatu gabeetan, "zoriz" suertatzen direnetan alegia, ugariago baliatzen da sintaxi egitura, bi osagaiak bereiz idazten direlarik. Elkarte hauen idazkeraren arazoa areago nahasten da baldin eta kontuan hartzen badugu hitz andanaren bi osagaiak lotuak edo bereiz idazte soilean datzala andana hori lexiko edo sintaxi unitatetzat jotzeko bereizbidea (lumagabe, lexiko unitatea; luma gabe, sintaxi unitatea). Hurrengo azpiataletan, gabe hitza tarteko duten egiturak oro arakatuko ditugu banan banan: 6.1."X (izena/aditza) gabe" postposizioak: diru(rik) gabe joan da. 6.2."X(izena/aditza) gabeko" izenlagunak: bekatu(rik) gabeko bizitza, atertu gabeko zaparrada. Aurreko egituratik (6.1) abiatuz sortzen dira ko atzizkia gaineratuz, eta modifikatzen duten izenaren ezkerrean jartzen, haien osagaiak bereiz idatzirik. Batzuk, ordea, lexikalizaturik daude, lotuak dauzkate osagaiak (kaltegabeko), eta izenaren ezkerraldean (izenlaguna) zein eskuinean (izenondoa) jar daitezke (kaltegabeko besoa, izenlaguna; beso kaltegabekoa, izenondoa). Izenlagun lexikalizatu horiek, hala ere, sintaxi egitura berreskuratzen dute elkarteko izena edo aditza sintaktikoki garatua denean: (berdingabe) berdinik gabeko dantza, (heldugabe) ongi heldu gabeko fruitua. 6.3. "Partizipioa gabe + determinatzailea" sintaxi egitura: lur bedeinkatu gabea, landa jorratu gabea. Corpusetik ateratako datuei lotzen bagatzaizkie, partizipioa sintaktikoki garatu gabea denean bakarrik modifikatzen du izena hitz andanak eta izenaren eskuineko gunea hartzen. Partizipioa sintaktikoki garaturik, atributuzko perpausetako predikatu osagarrietan ageri da (Langilea naiz, kondutakoa, gaizkirik egin gabea) eta baiaposizio modura ere (Bekaigu bi baxo erdi... inork edan gabeak). 6.4. "Aditza + gabe + determinatzailea": jokatugabe, ihartugabe... Datuei begira, salbuespenak salbuespen, lexikalizatuak bakarrik idazten dira loturik. 6.5. "Izena + gabe(a)": arduragabe, behargabe... Idazkerari dagokionez, aurrekoetan bezala, arazoa ez dago lexikalizatuetan, kontestualetan baizik, diskurtsoaren beharretik bat batean sortuetan alegia. Izan ere, nahiz eta haiei buruz Euskaltzaindiak berebat lotuak idatz daitezkeela dioen, hiztunak bereiz idaztera jotzen du, hots, lexiko unitate ez baina sintaxi unitate gisa eraikitzera. Bibliografia Alberdi, X.; Garcia, J.; Ugarteburu, I., 1997, "«Erdal hitz bakarra: euskal hitz bakarra» jokamolde mimetikoa euskal terminologian", in Nazioarteko Terminologia Biltzarra, Donostia: IVAP UZEI, 307 339. Azkarate, M., 1990, Hitz Elkartuak Euskaraz, Donostia: Deustuko Unibertsitatea (Donostia). , 1991, Irakaskuntza proiektua: Euskal Hizkuntza. Lexikologia, EHUko Euskal Filologia Sailean aurkeztutako proiektu argitaragabea. Azkue, R.M., 1905 1906, Diccionario Vasco Español Francés, Bilbo 1969, La Gran Enciclopedia Vasca . , 1923 1925, Morfología vasca, Bilbo. 1969, La Gran Enciclopedia Vasca Campion, A., 1884, Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara, Tolosa 1977, Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca . Euskaltzaindia (LEF Batzordea), 1987, Hitz Elkarketa/1, Bilbo: Euskaltzaindia. , 1991, Hitz Elkarketa/3, Bilbo: Euskaltzaindia. , 1993, Hitz Elkartuen Osaera eta Idazkera, Bilbo: Euskaltzaindia. Lafitte, P., 1944, Grammaire Basque (Navarro Labourdin Littéraire), Baiona, 1979, Donostia: Elkar . Michelena, L., 1961, Fonética Histórica Vasca, Donostia: Diputación de Guipúzcoa 1977 Perez, E., 1995, "Aurrekoz atzera? (I)", Euskaldunon Egunkaria, 1995/04/21, 26. , 1995, "Aurrekoz atzera? (II)", Euskaldunon Egunkaria, 1995/04/28,26. , 1998, "Ezikasiak ikasi, ikasiak desikasi?", Studia Philologica In Honorem Alfonso Irigoien, Deustuko Unibertsitatea, 175 205. Varela, S., 1990, Fundamentos de morfología, Madrid: Edit. Síntesis. Villasante, L., 1974, Palabras vascas compuestas y derivadas, Oñati: Edit. Franciscana Aranzazu. Hiztegiak, corpusak eta erabilitako laburdurak: OEH Michelena, L., 1987 1998, Diccionario general vasco Orotariko Euskal Hiztegia, Bilbo: Euskaltzaindia. bereziki, VIII. liburukia, gabe sarrera dakarrena OEHc Laburdura honetaz baliatu gara OEHren corpusa izendatzeko. EH Sarasola, I., 1996, Euskal Hiztegia, Donostia: Kutxa Gizarte eta Kultur Fundazioa. HB Laburdura honetaz baliatu gara Euskaltzaindiak 1995etik hona kaleratu dituen hiztegi mailako erabakien bilduma izendatzeko. HBB Laburdura honetaz baliatu gara Euskaltzaindiko Hiztegi Batuko Batzordeak Hiztegi Batua ren oinarri gisa prestatu dituen txostenen bilduma izendatzeko. EEBS Laburdura honetaz baliatu gara UZEIren Egungo Euskararen Bilketa lan Sistematikoa izeneko corpusa izendatzeko. Elh.. Elhuyar, 1996, Euskara Gaztelania/Castellano vasco Hiztegia, Iruñea: Elhuyar. DGT Mujika, L.M., 1984, Diccionario general y técnico (castellano vasco/vasco castellano), Donostia: Sendoa. Euskalterm UZEI, 1998, http:// Xabier Alberdi Larizgoitia, EHUko irakaslea Julio García García de los Salmones, EHUko irakaslea Iñaki Ugarteburu Castañares, EHUko irakaslea Euskonews & Media 129.zbk (2001 / 6 29 / 7 6) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria