129 Zenbakia 2001-06-29 / 2001-07-06

Efemerideak

1979ko ekainaren 29an hil zen Madrilen Blas de Otero olerkaria / 1947ko uztailaren lehenengoan jaio zen Donostian Arantxa Urretabizkaia Bejarano idazlea / El 1 de julio de 1940 fue inaugurado el Museo de Recuerdos Históricos de Pamplona

Efemerideak: 2001 / 6 29 / 7 6 1979ko ekainaren 29an hil zen Madrilen Blas de Otero olerkaria Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa (Bilbo 1916 Madril 1979) Bizkaitar olerkaria, gaztelaniaz idazten zuena. Gazte garaian Bilbon bizi izan zen, baina gero Bartzelonan eta atzerrian ibili zen urte askotan. Hasierako olerki liburuetan erlijio kezka antzematen zaio, San Juan de la Cruz en eranginpean eta metafisikaren inguruan. Garai hartakoak dira: Angel fieramente humano (1950) eta Redoble de conciencia (1950). 1958an, bi liburuok bildu eta Ancia izeneko bilduma argitaratu zuen.Ondoren, gizarte gaiekin kezkatua zen eta bere poesia jende guztiari helarazten saiatu zen. Hitzaren eta gizarte borrokaren arteko oreka bat bilatu nahian idatzi zituen: Pido la paz y la palabra (1955), En castellano (1960), Con la inmensa mayoría (1960) eta Que trata de España(1964), olerki liburuak.1969an, horiek denak bildu zituen Expresión y reunión bilduman. Otero izan zen, G. Celayarekin batera, poesia soziala deitu higikundearen ordezkari nagusia, eta gerra ondorengo olerkaririk garrantzitsuenetako bat Espainian. Oterorena da halaber, Historias fingidas y verdaderas (1970) hitz lauzko liburua. Oterok harreman haundia izan zuen euskal olerkariekin. Gerra aurrean, Lauaxeta ezagutu zuen, eta gerra ondoren Aresti izan zuen adiskide handia. Arestiren olerkigintza Oteroren eraginpean idatzia da, aldi batez behintzat. Arestik euskaratu zizkion, bestalde, Majoria haundiari (1963) izeneko poemak. 1947ko uztailaren lehenengoan jaio zen Donostian Arantxa Urretabizkaia Bejarano idazlea Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Gipuzkoar idazlea, Donostian 1947ko uztailaren lehehengoan jaioa. Hondarrabian bizi da. Historia eta geografia ikasketak egin zituen Bartzelonan. Poeta, kontatzaile eta itzultzailea. Lur argitaletxearen inguruko taldean hasi zen idazten, garaiko hainbat idazle ezkerti gazterekin batera: R. Saizarbitoria, I. Sarasola, R. Arregi, etabar. Ibon sarasolarekin batera itzuli zuen Frantz Fanonen Afrika iraultzaren alde (1970) eta harekin eta R. Saizarbitoriarekin idatzi zuen Mendebaleko Ekonomiaren Historia (1970). 1977an Egin Egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta geroztik, ETB n eta «Deia», «Egin», «El Correo», «El Mundo» y «El Diario Vasco» agerkarietan lan egin du. Zinemarako lanak ere egin ditu, gidoilari moduan: LaConquista de Albania (Alfonso Ungría, 1983) eta Lauaxeta A los Cuatro Vientos (J. A. Zorrilla, 1987). Bi poema liburu idatzi ditu: San Pedro bezperaren ondoak (1972) eta Zergatik Panpox? (1979), eleberri laburra; Aspaldian espero zaitudalako ez nago Sekula Bakarrik (1983), ipuin liburua; Saturno (1987), eleberria; eta Aurten Aldatuko da nire bizitza (1992), gazteentzako kontakizuna. Euskalzaina da. El 1 de julio de 1940 fue inaugurado el Museo de Recuerdos Históricos de Pamplona Fuente: Enciclopedia Auñamendi Museo de Pamplona (Nav.). Fue inaugurado y abierto al público el 1 de julio de 1940 y en él se guarda principalmente una rica colección de banderas, armas y uniformes que son exponente de las luchas del s. XIX. Tiene dedicadas salas a Zumalacárregui, a los reyes navarros, a Iratxe, al cura Santa Cruz, a la «Legitimidad», al Requeté y a otras banderas, uniformes y condecoraciones. Cuenta con biblioteca. Euskonews & Media 129.zbk (2001 / 6 29 / 7 6) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria