Efemerideak: 2001 / 6 / 1 8 1936ko Ekainaren 3an Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita" hil zen Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa "Txirrita" Gipuzkoar bertsolaria (Ereñozu, Hernani 1860 Altza, 1936ko Ekainaren 3an). Hamahiru urte zituelarik, Errenteriara, Txirrita baserrira, joan zen bizitzera. Hamalau urte zituela kantatu zuen lehen aldiz plaza agerikoan, Ereñozuko San Antonio ermitaren aurrean. Maiorazgoa izan arren, baserria utzi eta hargintzan aritu zen lanean. Euskal herriko bertsolaririk gogoratuenetakoa da gaur egun. Umore handiko bertsolaria izan zen, eta ateraldiak orain ere herriaren gogoan daude. Bat bateko bertso asko geratu badira ere, gorde diren gehienak bertso jarriak dira.1935ean Macazaga etxeak bertso jarri batzuen bilduma atera zuen Txirritaren Testamendua izenburuarekin. Pello Errota, Udarregi, Otaño, Gaztelu, Artzai Txikia Sailburu eta Frantsesa izan zituen, besteak beste, bertsolari lagunak. 1936ko bertsolari txapelketan txapeldun atera zen. Auspoa argitaletxeak argitaratu ditu txirritaren bertso eta ateraldi gehienak. Jose Manuel Lujambio Retegiri oroigarria, Hernanin (Gipuzkoa). Bere jaiotetxeko harriez egina. El 5 de junio de 1918 nace en Donostia la pintora María Luisa de Cuervas Mons y Artiz Fuente: Enciclopedia Auñamendi Pintora miniaturista, considerada como una de las más importantes de Europa. Nació en Donostia, el 5 de junio de 1918. Hizo sus primeros estudios en el Colegio de la Compañía de María, Irún. Estudió también magisterio y más tarde pintura en la Asunción de Miracruz. En la Escuela de Bellas Artes de San Fernando, de Madrid, continuó sus estudios como discípula del maestro Moisés. En la Primera Exposición Nacional de Arte de 1940, tuvo Sala de Honor. En 1947 expone en la sala Marabibi, de Madrid. Realiza sus miniaturas por el procedimiento de puntear el marfil, a la acuarela, sobre dibujo directo con pincel. Se citan como obras muy originales suyas, El baño, Retrato de Concha Espina, Mercado de esclavas, Virgen con elniño, La espera, Adoración de los pastores, Ramón y Cajal, etc. 1898ko ekainaren 8an jaio zen Norbert Tauer txekiar euskaltzalea Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Txekiar euskalaria (Pilsen, 1898ko ekainaren 8an Praga 1983). Merkataritza ikasketak egin zituen Pragan, eta hiri hartako udaletxean aritu zen lanean diplomazia zerbitzuan.1919 1939 bitartean, Madrilen egon zen Txekoslovakiako diplomazia ordezkari. Hogei urte zituela etorri zen lehen aldiz Euskal Herrira eta euskara ikasten hasi zen. Hizkuntzalaritzaz arduraturik, Eusko Ikaskuntzako Escalera Maidaganek Madriden irakasten zuen euskara katedrara jo zuen, gramatika ikasketak euskal baserritan egonaldiekin txandatuz. Euskarazko lehen artikulua Argia aldizkarian argitaratu zuen, 1928an. Txekoslovakian ere idatzi zuen euskaldunei buruz, Narodni obzer aldizkarian, esaterako: Baskové (1936, Euskaldunak) eta Baskovnina a jeji dnesni situace (1965, Euskara eta euskararen oraingo egoera). Artilukuak. 1968an Pragan, Slovnik spisovatelu. Spanelsko portugalsko (Espainiako eta Portugaleko idazleen hiztegia) liburua argitaratu zuen; tauer ek egin zuen euskal idazleei buruzko lana. Hura izan zen bere lanik garrantzitsuena. Euskaraz ere asko idatzi zuen, Euzko Deya, Olerti, Karmel, Egan, Gernika, Umeen Deya aldizkarietan, besteak beste. 1962an, omenaldi gisa, Argentinako euskaltzaleek Tauer en euskal idazki batzuk bildu eta Nere idazkiak izenburupean argitaratu zizkioten. Gutun truke jakingarririk izan zuen, bestalde, gerra ondoko hainbat euskal idazlerekin. Euskaltzaindiako ohorezko kidea izan zen. Euskonews & Media 125.zbk (2001 / 6 / 1 8) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.