Gutxiengo hizkuntzak babestu eta garatu teknologia berrien gaitasunen bidez Gutxiengo hizkuntzak babestu eta garatu teknologia berrien gaitasunen bidez * Jokin Garatea GAIAK, Euskal Herriko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkarteak , Europaear Batzordea, Eusko Ikaskuntza eta IXA taldearen laguntzaz 2. Multimedia eta Gutxiengo Hizkuntzen Nazioarteko Topagunea antolatu du. Topagune hau, azaroaren 8 eta 9an izan zen Miramar Jauregian, Donostian. Teknologia munduko 80 profesionalek baino gehiagok, GAIAren elkarkide eta kolaboratzaileek eta Gutxiengo Hizkuntzen Europako ikertzaileek parte hartu zuten jardunaldietan. Jardunaldi hauen helburua, Gutxiengo Hizkuntzak babestu eta garatzeko Teknologia Berriek dituzten gaitasunak potentziatzea izan zen. Bestalde, Euskal Herriko Hizkuntzaren Industria deiturikoa bultzatzea nahi zen. Hauetaz gain, jardunaldiak ondorengo bigarren mailako helburuak izan zituen, hauek arestian aipaturikoak bezain garrantzitsuak izan ziren: Teknologia berriak eragiten ari diren baztertze ekonomiko kulturalaren ondorio negatiboa gutxitzea. Informazioaren Teknologien eta Prozesu Telematikoen erabilpenean Gutxiengo Hizkuntzen garapenerako ohitura aurreratu eta lehiakorrak sustatzea. Balio erantsia eta etorkiznean garrantzia eta hazkundea izan dezakeen esparruetan interesa sortzea. Gutxiengo Hizkuntzen komunitate birtualen garapenean Euskal Herria eredua izatea, jarduerak eta edukiak Euskal kultura eta hizkuntzan (euskara) oinarrituz. Esparru hontan, Europar aurreratuena Suezia da, bertako Gutxiengo Hizkuntzen hainbat ikerkuntzei buruz eta Gutxiengo Hizkuntzen heziketan Informazioaren Teknologiek duten eraginari buruzko hainbat proiektu burutu baitituzte. Bonnie Nardi eta Alice Mc Innes antropologoak ere Estatu Batuetako komunitate indigena eta Gutxiengo Hizkuntzen aldaketak aztertzen ari dira Informazioaren Teknologia berrien laguntzaz. Euskal Herrian gaitasuna Informazioaren Teknologiak eta Telematika indurstria indartsuakdira Euskal Herrian, baina ez dira oraindik ezagutzen kultura, politika eta hizkuntzaren garapenerako erabilera potentzialak. Euskal Herria komunitate birtualen ikerketan eta ezarpenean, gero eta globalago den mundu hontan eredu izatea nahi badugu, ondorengo hauek lortu behar ditugu: 1. Komunitatea indartu: komunitateko komunikazioaren gehikuntzak komunitate zentzua areagotzen du, bestalde komunitatearekiko konpromezua gehitu eta komunitateari dagokion oinarrizko arazoak konpontzeko tresna gisa balio du. 2. Sistema demokratikoa hobetu: honek hiritarren parte hartzea hobetzen du, eraginkor eta informatuago eginaz. 3. Garapen ekonomikoa bultzatu: Informazio bide berriek komunitatearen garapen berri eta azkarragoa sustatzen dute. Mundu mailako praktika hoberenak aztertu eta ezagutzen saiatu behar gara. Honez gain, interesgarriak diren ereduak ikertu, esportatu eta desagertzeko arriskuan dauden komunitateetan ezarri behar ditugu, bertako eta nazioarteko eredu izan daitezen. Gaur egun, erakunde askok telematikaren eremuan hizkuntzen babesean izandako esperientzia arrakastatsuei buruzko informazioa eskatzen dute. Euskal Herria bezalako komunitate batek (historia zabala, hizkuntza aberastasuna eta bi kultura dituena eta Informazioaren Gizartearen etorkizuna bultzatzen duena besteak beste) esperientzia hauen eredu fokal bat izanez gero abantail lehiakor eta estragiakoa izango luke. Gainera, esparru hontan azterketa lerro bat finkatzeak europa mailan eta nazioartean eredu izaten lagunduko lioke. "Tecnología berriak eta Gutxiengo Hizkuntza" gaia, hizkuntzaren biziraupen eta ekonomia eta kuluralaren garapenerako oinarria da bai euskaldunontzat eta baita beste hizkuntza gutxiengo batzuentzat ere. Garrantzitsuak izan daitezken arrazoi gutxi batzuk aipatuko ditugu: Telematika, Teknologia berrien erabiltzaileen artean kasta sozialak sortzen ari da. Europear Batasuneko komisario ohiak, Bangermanek, Informazioaren Gizartearen garapenari buruzk txostenean, Teknologia berrien ezarpenaketa hauek kontrolatu eta sahiesteko beharrek sortu ditzazketen kultura eta hizkuntzaren baztertze arriskuei buruz hitz egiten du. Egoera posible hau indargabetzeko, bestalde bereizketa hain zakarra izan ez dadin eta "ahulenek" ere beraien garapenerako teknologia hauek erabili ahal ditzaten; hainbat erakunde pribatu zein publikok, komunitate birtualak Interneten gaiaren ikerketa eta ezarpenari buruzko proiektuak garatzen ari dira. Telematikaren garapen izugarriak Komunitate birtualaren fenomenoa sortu du, fenomeno hau ondorengo izenez ezagutarazi da: informazio sistemen komunitateak, komunikazio sareak, sare zibilak, sare birtualak, komunitate birtualak, etab. Komunitate hauen garapenak, desagertzeko arriskuan dauden Gutxiengo Hizkuntza eta Kulturei aukera desberdinak eskaintzen die. Munduko komunitate birtualen ikerketa ezezaguna da bai Euskal Herrian eta baita estatuko gainontzeko lurraldeetan ere, baina ez gaitezen engainatu 1º munduko nazioetan gaurkotasuna duen gaia baita. Gutxiengo Hizkuntzen ikerkuntzen eremuan komunitate birtualen ikerlana 90. Hamarkadaren hasieran garatzen hasi zen, batik bat Estatu Batuetan, Indioen gaien Departamendutik sortutako "komunikazioaren Teknologiak eta bertako komunitateen antolatzea" programaren laguntzaz. Latinoamerikako eta Europako hainbat gutxiengo komunitate ere elkarte birtualei buruzko programak bultzatzen hasi dira. Europa mailan programa eta proiektu interesgarriak ezartzen ari dira. Honako proiektuak aipa daitezke: batetik "Minority language community empowerment and digital democracy" (1998. Urtean), Galesko Unibertsitateak zuzendu eta Gales, Irlandes eta Filandes Gutxiengo Hizkuntzek parte hartu zutena; eta bestetik ACCORDE, gertaera historikoen bitartez eskualdeen garapena eta kohesiorako, komunikazio aurreratuen erabilpena sakonki aztertzen duena. Jokin Garatea, GAIAko Nazioarteko Proiektuen Zuzendaria Euskonews & Media 103.zbk (2000 / 12 / 15 22) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.