500zenbaki

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Beste Gaiak

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

500 zenbaki, hainbat bizipen

Dagoeneko hamaika urte igaro dira Euskonewseko lehenengo zenbakia sareratu zenetik, eta bai, badirudi atzo izan zela.

Sorrerako egun haietan izan ez nintzen arren, beste “estreinaldi” batzuetan egotea eta ia “sufritzea” suertatu zait, dagoeneko urte batzuk baitira Euskonewseko partaide izatera pasa nintzala, 10 urte zehazki.

Horregatik, ongi dakit nolakoak diren aurreko egun horiek; urduritasunarekin sentimendu desberdinak nahasten doaz, poza, nahasmena, haserrea, etsipena... eta azkenean, gauzak ateratzen doazenean, lasaitasuna.

Gogoratzen ditut nire lehenengo egun haiek, dena berria zen niretzat. Ni paperezko komunikabide batetik nentorren eta edizio digitalaz ezer gutxi nekien. Aldizkariari bultzada bat eman nahi zitzaion eta aukera hura aprobetxatu beharra nuen, niretzat berria zen mundu hura ezagutzeko eta ahal nuena ikasteko. Egia esan, ez nuen espero, inondik ere, nire egonaldia Euskonewsen hain luzea izango zenik, aldi baterako lana izango zela uste bainuen.

Ordutik hona izugarri aldatu da lan egiteko modua, hasiera haietan aldizkariaren maketazio osoa eskuz egiten zen, ostiraletan mailing-a egiteko harpidedunen zerrendako helbideak taldetan banatzen ziren, eta harpidetzak ere eskuz egiten ziren. Akatsak egiteko aukera askoz ere handiagoa zen orduan.

Euskonews

2003an, lehenengo diseinu aldaketarekin, lanerako modua ere aldatuz joan zen. Maketaziorako programa berri bat erabiltzearekin batera, plantilekin lan egiten hasi ginen. Gaur egun, erabiltzen dugun gestorera iritsi arte, non Euskonewseko eduki guztiak sartzen ditugun, HTML orrialdeak sortzeko.

Ezin ahaztu ere, duela lau bat urte egoitza berrira etorri gineneko egun haiek. Donostiatik traste guztiak hartu eta Usurbila etorri ginenekoak, orduan ere Euskonewsek ez zuen hutsik egin bere ostiraleko zitara.

500 zenbakiarekin bueltaka genbiltzan lankideen artean, eta etxerako bidean nindoala, burura etorri zitzaizkidan bertatik pasa diren pertsona guztiak eta benetako zortea eduki dudala pentsatu nuen. Jende izugarria ezagutu dut, lan talde aparta daukat, beraiekin momentu onak, txarrak eta erdiparekoak pasa ditut, bai lanarekin zerikusia zutenak eta baita pertsonalak ere. Beraiekin barre egin dut, negar, haserretu naiz, barkamena eskatu dut. Bizipen pila, elkarrekin konpartitu ditugunak. Eta lankideekin familiarekin baino denbora gehiago pasatzen duzunean, honelako lagunak topatzea mundiala da.

Bai, orain konturatzen naiz, hausnarketa egin dudanean, nire bizitza pertsonalean ere Euskonewsen nagoenetik zenbat gauza aldatu diren, familia bat sortu dut, senide batzuk joan dira, beste batzuk etorri dira haiek ordezkatzera... Azken finean, bizitzako tarte garrantzitsu bat igaro da.

Esaten zidaten, eta horrela da, seme-alabek zahartzen gaituztela, baina aldizkari batek zahartuko ninduenik...

Guzti honengatik, eskerrik asko Euskonews eta urte askotako!

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media