500zenbaki

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Unibertsitateen geroa

Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea

Unibertsitateek funtsezko eginkizun batzuk dituzte aurrean datozen urteetan. Funtsezko eginkizunak diodanean, Goi Mailako Hezkuntzako Europar Espaziora egokitzeak berekin ekarriko dituen aldaketak baino askoz harago noa, aldaketa horiek gehienak bakarrik azalekoak eta legearen aginduz egin beharrekoak baitira. Zehazteko, eginkizunetako bi aipatuko ditut, eta pentsatu nahi dut unibertsitateek eginak izango dituztela 2020ko. Halere, eta data horrek urruna dirudien arren, ez da zail asmatzen bat baino gehiago egokitzeko arazo larriekin ibiliko dela orduan ere.

Zeren, egia esan, egokitze-arazoa baitugu hor. Egokitu eta erantzun, eta ez legeak hala dioelako, gizartearen premia aldakorrei; erantzun, halaber, teknologia berriengatik eta gizarte-sareengatik belaunaldi gazteen eta irakasle ez hain gazteen artean sortzen ari den leize digital-kultural erraldoiari. Gehiago zehaztuta, ikasteko erez ari naiz, eta irakasteko erez, eta prozesu horietan irakasleek, ikasleek eta erabilitako prozesuek jokatuko duten rolaz.

Leize digitalari dagokionez, hezkuntzak arazo nagusi bat dauka: irakasleak “etorkin digitalak” dira, eta hizkuntza eta metodo zaharkitu batzuetan mintzo dira eta irakasten dute, aro aurredigitaleko hizkuntza eta metodo batzuetan. Ikasleak, aldiz, hizkuntza berri baten jabe dira; ordenagailu bidezko jokoetan, bideoetan eta Interneten erabiltzen den hizkuntza digitaleko “natiboak” dira jadanik, eta beste itxaropen batzuk dituzte noski. “Natibo digitalek” informazioa oso bizkor jasotzeko ohitura dute. Prozesu eta multitarea paraleloak atsegin zaizkie. Nahiago dituzte grafikoak, testuak baino. Hobeto aritzen dira, sarean ari direla. Poza berehala eta sariak maiz jasotzen dituztela egiten dute gora.

Argazkia: Bombardier

Argazkia: Bombardier.

Pentsatu nahi dut 2020an unibertsitateek bereganatuak dituzketela jadanik azken berrikuntza pedagogikoak beren ikaste-prozesuetan. Unibertsitateak bereziak izango dira: gizartean hedatutako ikaskuntza-erkidegoak, gaindituak dituzkete ikasgelak eta ingurune fisikoa, eta, gainera, modu irekian, sare gisa, eta tutore-irakasleek eta ikasle-ikastunek partekatuta edukiko dituzte antolatuta ikaste-formak eta jakintza eraikitzeko erak.

Unibertsitateek duten bigarren eginkizun handia ere espero dut eginik egotea 2020ko. “Funtsean gazteentzako” unibertsitateak izateko duten ohitura zaharraz ari naiz. Aurrerantzean, “adin eta jende guztientzako” unibertsitateak izan beharko dute, lehia-esparru globalizatu batean ariko dira, eta, hor, bakoitzak bere espezializazio-txokoak garatu beharko ditu.

Unibertsitateek lan zehatz bat egin beharko dute bederen: erantzun gogobetegarria eman beharko diete pertsona partikularrek eta/edo enpresetako profesionalek dituzten prestakuntza-premiei, haiek era arautuan edo arautu gabean beren ikasketak handitu nahi badituzte, eta, hor, distantzia geografikoek eta egutegi zurrunek ezarritako mugak eta baldintzatzaileak gainditu beharko dira. Unibertsitateek prestaturik egon behar lukete 2020ko, hau da, bizitza osoan zehar ikasteko herritarrek duten premia gero eta handiagoari sendo erantzuteko moduan.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media