68 Zenbakia 2000-02-25 / 2000-03-03

Gaiak

Hiri elkarbanatua

DURÁN, María Ángeles

Hiri elkarbanatua Hiri elkarbanatua * María Ángeles Durán Hiriei buruz idatzi izan denean, gehienetan ez da kontuan hartu ezagutza hori aditzera eman duen subjektuaren azterketa, eta ziurtzat eman da jakintsu unibertsal eta gardena zela. Horregatik, historian zehar ezagutza sortzea galarazita eduki duten taldeak ezagutza mundura sartzeak ezin du irakasle postu batzuk betetzera mugatu. Aurreko eta honako mendeko ekoizpen guztiz garrantzitsu batzuek diote klase sozial batek ezin duela guztien izenean hitz egin. Mende bukaera honetan emakumeei heldu zaie kontzientzia kolektibo orokorrean sartzeko txanda, eta, beren esperientzia historikoan oinarrituz gizonezkoenekiko oso desberdina izan dena eta hala izaten dirauena , kultura birpentsatu edo birsortzeko aukera. Hirigintzan eta arkitekturan oso ikuspegi intelektual desberdinak har daitezke, eta, dagoena, egon zatekeenaren zati ñimiño bat besterik ez da. Behatzailearen begiaren altuerak ihes puntua edo ikuspegiaren zentrua zehazten du, baina ez lengoaiak, ez begiak, ezin dituzte aurkajarrita dauden ikuspegiak hain erraz gainjarri; izan ere, irudia deformatu egiten da, eta paisaiak buruhausgarri bihurtzen dira, Escher en irudiak bezala. Zein ikuspegiren arabera eraiki dira edo ditugu hiria, etxea, fabrika eta parkea? Heidegger ek esan bezala, espazioak ordenatu edo hierarkizatu ahal izango ditugu soilik baldin eta horietan nola biziko den baldin badakigu. Arkitektoak ez du material eta formetara mugatu behar; proiektua egin ahala, zentzu zehatz bat ematen ari zaio, batzuetan ohartu ere egiten ez den arren. Eraikin guztiek daukate zentzu inplizituren bat, espazioa zertara bideratuko den jasotzen duen ideia orokorren bat. Inork ez du ukatuko oso gutxi direla hiriari eta arkitekturari buruz emakumeek daukaten ikuspegia jasotzen duten argitalpenak. Ia inor ez da konturatzen gizonezkoen ikuspegitik idatzi direla jada egon badauden argitalpenak, eta horietara jotzen dugula gure ezagutzak handitzeko, gauzak ulertzeko etaerabakiak hartzeko. Badira hiriaren eta emakumeen arteko harremanei buruzkoak ere. Ikuspegiak orekatu ahal izateko, ez da nahikoa emakumeek eta tradizionalki baztertuta egon diren beste talde sozialek arrazonatu eta beren esperientziak adieraztea, baizik eta gainerakoen eta talde osoaren esperientziekin egin beharra daukate. Horrela, ikuspegi berritzaileetan oinarritutako ekarpen oro, aurrerapen eta helburu frustratu bat izango da aldiberean, oso xume eta eskasak baitira esperientzia berriak filtratu eta kontzeptualizatzeko egiten diren ahaleginak, aipaturiko ideien multzo konplexuarekin alderatuz, "beste batzuek" filtratu dituzten milioika esperientziekin alderatuz, kontzeptualki eralda zitezen oinarri esperientziala eman zietenak. Intelektualki, eta apustua irabazi ahal izateko, derrigorrean utzi egin behar zaio besteen esperientzietan oinarritutako kultura bateko partaide izateari, norberarena sortu eta zabaltzeko adina elementu ez dauzkan egoeratik. María Ángeles Durán, Soziologian katedraduna. Ikerketetako irakaslea Ikerketa Zienifikoetako Kontseilu Gorenean Euskonews & Media 68.zbk (2000/ 2 25 / 3 3) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria