Hiru diaporama-hitzaldi Baionako Orai-Bat dantza taldearen egoitzan
EI ren berriak Hiru diaporama hitzaldi Baionako Orai Bat dantza taldearen egoitzan Eusko Ikaskuntzak, Baionako Udaletxearekin eta Orai Bat Baionako dantza taldearekin elkarlanean eta Renaud d'Eliseagaray de Jaurgain Baionako Udaletexeko euskal kultur zinegotziaren zuzendaritzapean, hiru diaporama hitzaldi antolatu ditu Baionan. Hiru diaporama hitzaldi hauetako hitzlaria Beñat Fernandez, Tolosako (Toulousse) Geografia Fakultatean eta Instituto Katolikoan irakasle dena, izango da Hiru ekitaldi hauetatik lehenengoa urriaren 27an izan zen Baionan eta "Euskal dantza folklorikoak" izan zen garatu zen gaia. Hitzaldiarekin batera, diapositiba ugari ikusi ahal izan zituzten bertaratutakoek. Hurrengo diaporama hitzaldia, Ikurriñaren Historiaren ingurukoa izango da, "Histoire de l'ikurriña: un centenaire parfois oublié 1894 1994" izenburupean, ikurrriñaren historia azalduko da azaroaren 18an toki berdinean. Azkenik, hirugarrena abenduaren 9an izango da euskal joko eta kirolen inguruan Baionako Orai Bat dantza taldearen egoitzan. Euskonews & Media 97.zbk (2000 / 10 27 / 11 3) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.