93 Zenbakia 2000-09-29 / 2000-10-06

EI-ren berriak

Zinematografiako Laugarren Koadernoa, Donostiako Zinemaldian

EI ren berriak Zinematografiako Laugarren Koadernoa, Donostiako Zinemaldian Joan den irailaren 25ean, Donostiako Zinemaldiaren barnean, Eusko Ikaskuntzak "Ikusgaiak. Zinematografia Koadernoak, 4" liburua aurkeztu zuen Maria Cristina Hotelean. Bere laugarren alean, aurrekoetan ohikoa izan den formato monografikoa alde batera uzten du eta askotariko lanak biltzen dituen lan heterogeneoa eskaintzen die irakurleei. Euskal Herriko zinematografiaren hainbat alderdi beste hainbat ikuspegietatik aztertzea da lan horien ezaugarria. Eskerretik eskuinera, Juan Miguel Gutierrez, EIko Zinematografia saileko lehendakaria, Ana Toledo, EIko Gipuzkoako Lehendakariordea eta Txomin Ansola, libururaren koordinatzailea. Horrenbestez panoramika zabal eta poliedrikoa eskaintzen du ale honek, bertan hainbat gai landu direkarik: irudiaren arkeologia, lehen filmatekak, Gernikako bonbardeaketaren irudikapen zinematografikoa edo filmen emanaldiak Bizkaiko Portugalete eta Barakaldon. Beste zenbait lanek osatzen dute ale honen edukia: Simon Blasco, nafar medikuak zine ekoizle gisa izandako ibilbidea berreskuratu da, Victor Ericeren bi filmen inguruko gogoeta "El espíritu de la colmena (1973)" eta "El sol del membrillo (1992)" eta Montxo Armendarizen obraren azterketa bat. Euskonews & Media 93.zbk (2000 / 9 29 / 10 6) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=denda&link=www.euskoshop.com http://ikaskuntza.org/