90 Zenbakia 2000-09-08 / 2000-09-15

Gaiak

Piarres Lafitte bere eskutitzen bitartez. Euskalzaletasuna Iparraldean pizteko saiakera bat

HERNANDEZ MATA, Amelia

Piarres Lafitte bere eskutitzen bitartez. Euskalzaletasuna Iparraldean pizteko saiakera bat Piarres Lafitte bere eskutitzen bitartez. Euskalzaletasuna Iparraldean pizteko saiakera bat * Traducción al español del original en euskera Amelia Hernández Mata Piarres Lafitteren zuzendaritzapean, talde euskalzalea 1930.ko hamarkadan sortu zen Ipar Euskal Herrian, garai baten non antiparlamentarismoa nagusitu zen politika frantziarrean, eskuindarrek osaturiko Bloc nationalek (1919 1924) eta ezkertiarren Cartel de gauchek (1924 1926) porrot egin ostean. Euskalzaleak ere garaiko okerren aurka agertu ziren eta antiestatista eta antiparlamentarista bezala agertu ziren, horrekin batera komunismo eta frankmazoneriari ere kontra eginez. Hala ere, eskutitz hauek erakusten dutenari jarraituz, politika frantsesaren zentralismoa eta mugimenduaren partaide batzuen geldotasuna zela eta, euskalzaleek arlo kulturalera murriztu behar izan zituzten euren ekintzak, hori bai, Frantziako politika zentralista eta bateratzailetik bereizteko nahia azpimarratuz. Eskutitzok bereziki pertsonaia hauek aipatzen dituzte: Piarres Lafitte, Pierre Amoçain, Jean Duboscq, Eugène Goyeneche, Philippe Aranart, Jacques Mestelan, Maurice Olphe Galliard eta Madelaine de Jaureguiberry eta Barucq emakumeak. Lafitte, Amoçain eta Duboscq ekintzekin hasteko haurrea hartu zutenak izan ziren, Eugène Goyeheche Pariseko euskal ekintzen bultzatzaile nagusia izan zen, Jacques Mestelan adoretsu ibili zen euskalzaleen mugimendua hedatzen, Philippe Aranart Lafitteren irakats kidea izan zen Ustaritzeko Apaizgaitegi Txikian eta Madelaine de Jaureguiberry eta Barucq emakumeak Begiraleak taldearen arduradunak izan ziren; Maurice Olphe Galliardi dagokionez, Amoçainek miresten zuen eta sarritan aipatzen zion Lafitteri. Beraz, ditugun gutunek argibideak eskeiniko dizkigute taldearen eragileei buruz, nortzuk ari izan ziren gogotsu buruturiko ekintzetan, nortzuk utzi zioten parte hartzeari, etab. Ikusiko dugu ere kide batzuek taldea uztekobeharturik ikusi zutela euren burua, polizia frantziarra zelatan baitzuten, mesfidantzaz begiratzen zituelako euskalzaleen bilerak. Bestetik, Iparraldeko euskalzaleen hiru batzarrei buruz hitz egiten digute: 1933ko abenduaren 3an, 1934ko martxoaren 'Dimanche de Rameaux' egunean eta 1934ko abenduan buruturikoei buruz. Batzar horietan ateratako ondorioekin Eskual Herriaren Alde liburuxka argitaratu zuten 1933an eta urte bat beranduago, 1934ko urrian, Aintzina. Trait d'union mensuel des Régionalistes basques françaises aldizkaria, euskalzaleen xedeak ezagutarazteko. Bilera horietan ideia desberdinak landu zituzten euskalzaleek: Hegoaldekoekin elkartzea proposatu zuen batek, eskuindar guztiekin batasuna beharrezkoa zela beste batek, Aintzina hilbetekaria bikarioentzat erabilgarria izan zedin hirugarren batek, etab. Bakarrik hiru eritzi hauek, gehiago eta era desberdinetakoak egongo baziren ere, taldearen ideologiaren ardatzak erakusten dizkigute: abertzaletasuna, kristautasuna eta eskuinaren aldekotasuna. Bestetik, Eskualzaleen Biltzarraren hiru deialdien berri jaso ahal izan dugu: 1933ko irailaren 25ean Luhuson, 1934an Donibane Lohitzunen eta 1935ko irailaren 12an Atarratzen buruturikoak. Izan ere, 1902an euskal kultura sustatzeko sortu zen Eskualzaleen Biltzarra elkartearen bileretara joaten ziren euskalzaleak mugimenduaren propaganda egiteko, baita garaiko euskal intelektualekin harremanetan sartzeko. Harremanetan egon ziren ere herri minoritarien inguruan eraturiko taldeekin, hala nola Foyer d'Etudes Fédéraliste, Parti National Breton eta Fédération Régionaliste Françaisekin, eta aldizkari eta egunkari batzuk euskalzaleen aurkezpena egin zuten euren orrialdeetan: Argia, Euzkadi, Le Réveil Basque Béarnais, La Press du Sud Ouest, Le Courrier de Bayonne, La Petite Gironde eta Gazzeta del Popolo de Turin. Azkenez, mugimendu euskalzaleak emakumeentzat antolatu zuen talde berezia ezagutu ahal izan dugu: Begiraleak. Piarres Lafitteren laguntzarekin lan handia egin zuten emakumezkohauek, bereziki euskal antzerkia sustatzeko: "des Tableaux" deituriko emanaldiak prestatzen zituzten eta herriz herri joaten ziren jendeaurrean antzezteko. Amelia Hernández Mata, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Euskonews & Media 90.zbk (2000 / 9 / 8 15) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=masters&link=www.eusko ikaskuntza.org/masters/index.htm http://ikaskuntza.org/