
Elkarrizketa
Amaia Rodriguez / Mihiret Elisa Zarate / Elene Igoa
Ikerketa Sustatzeko eta Babesteko I. Programaren irabazleak
Otsailaren 20an, Eusko Ikaskuntzaren Donostiako egoitzan, Ikerketa sustatzeko eta babesteko programaren I. edizioko proiektu irabazleak aurkeztu ziren. Deialdi honetan 24 proposamen aurkeztu ziren, eta horietatik hiru hautatu dira laguntza jasotzeko.
Aurkezpenaren egunean, hiru ikertzaileekin hitz egiteko aukera izan genuen:
- Mihiret Elisa Zarate Beitia – Euskal gizartearen zaintza-sistemen gobernantza eta jasangarritasuna aztertzen du.
- Elene Igoa Iraola – Beherakada demografikoaren erronkak eta euskal erakundeetan duen eragina ikertzen du.
- Amaia Rodriguez Aguirre – Iparraldeko ikasleen Grand Oral probaren erronkak eta euskararen erabilerari buruzko hausnarketa egiten du.