788 Zenbakia 2025-03-18 / 2025-06-15

Elkarrizketa

Aitziber Etxezarreta / Javier Arrieta

Ikerketa, unibertsitatea, kooperatibismoa, kalitatezko enplegua
 

Aitziber Etxezarreta Etxarri Gezki Zuzenbide Kooperatiboaren eta Gizarte Ekonomiaren Institutuko zuzendaria da, eta EHUko Ekonomia Aplikatua saileko irakasle agregatua. Bestalde, Javier Arrieta Idiakez Deustuko Unibertsitateko Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna da.

Euskal Herrian, eta batez ere unibertsitatean, ikerketak bizi duen egoerari buruz hitz egin dute.

Ondoren, biek ondo ezagutzen duten mundu kooperatiboaz aritu dira: Herriarentzat duen garrantziaz, ezaugarriez eta egungo gizartean duen integrazioaz.

Azkenik, gaur egun “kalitatezko enplegu” gisa zer ulertzen den jorratu dute.


Eusko Jaurlaritza