Vasco navarro trenbidearen desagerpena (1973 1978) Vasco navarro trenbidearen desagerpena (1973 1978) * Traducción al español del original en euskera Iñaki Suso Espadas 1927ko irailaren 21ean ofizialki inauguratua, (Miguel Primo de Rivera jenerala, garai hartako Estatuko lehendakaria, Madriletik etorri zen), Lizarra eta Gasteiz arteko adarra Vasco Navarro trenbidea ren beste zatiarekin elkartu zen, Gasteiz eta Bergarako Mekolalde auzoa artekoarekin, lehenago eraiki zena (1919. urtean, hain zuzen ere). Hego Euskal Herriko hiru lurraldek konexio bat izan zuten orduan, haien arteko erlazioak indartzeko. Horrela, proiektua aurkeztu zuten Herran anaiek, eta ingeniarien ametsa bete zen, Estatuak lizentzia 1882. urtean eman ondoren. Urte asko, gehiegi agian, 140 kilometroko trenbide honen proiektua aurrera eramateko, eta denboraldi luze hau erabakiorra omen zen 1960. hamarkadan, ezabatzeko agindua prestatu zenean. Hasieran, 1930. eta 1940. hamarkadetan, trenbidearen zerbitzua nahiko ona izan zen, eta gainera errentagarria ekonomikoki, Explotación de Ferrocarriles por el Estado (E.F.E.) erakundearen trenbiderik mainatuena izan baitzen, baina 50. hamarkadan argi eta garbi ikusi zen errepide bidezko garraioren konpetentziak irabaziko zuela haien arteko borroka. 1960 urteaan zenbait automotor berri erosi ondoren, Naval famatuak hain zuzen ere, zerbitzua berritzen saiatzeko (gainerako material mugikorrak ia 30 urte zituen dagoeneko), trenbidearen zuzendaritzak zera onartu zuen: Vasco Navarro ak bere onenak emanda zuela. Hau da azalpen bakarra trenbidearen zerbitzuari gertatu zitzaiona ulertzeko: lantaldeen desantolaketa, ordutegien loturaren egoneza, etabar. Horrela, ments ekonomikoa gero eta handiagoa zenez (1965an 23 milioi baino gehiago izan ziren, adibidez, hamar urte lehenago, ez zelarik 5 milioietara iristen), estatuak trenbidea ezabatzea erabaki zuen, 1968ko urtarrilaren 1erako. Seguruenik, errezagoa zen zerbitzua ezabatzea, berritzen saiatzea baino. Arabako, Gipuzkoakoeta Nafarroako Foru Aldundiak, baita trenbideak zeharkatzen zituen herrien udalak ere, desagerpen hau ekiditen saiatu ziren, baina hala ere, ez zituzten bere indar guztiak jarri, lar ongi ezagutzen baitzuten trenbidearen egoera ekonomiko txarra. Hau da, trenbidearen langile batek esan zuenez, "denon artean hil genuen, eta bera bakarrik hil zen". Iñaki Suso Espadas, Historian lizentziatua Argazkiak: Auñamendi Entziklopedia Euskonews & Media 78.zbk (2000 / 5 / 12 19) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=denda&link=www.gara.net http://ikaskuntza.org/
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.