740 Zenbakia 2019-06-19 / 2019-07-17

Gaiak

Testuak idaztea eskuz, teklatu eta ahotsaren bidez, noiz eta nola? Zenbait zertzelada

IBARRA, Irune

EHUko irakaslea da, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean

Batez ere helduok, testuak idazten ditugunean hiru prozesu nagusi egiten ditugu: plangintza, idaztearen ekintza (translazioa) eta errepasoa (Hayes & Flower, 1980). Baina,   idazten hasiberriak eta garatzen ari diren idazleek plangintza eta errepaso gutxi egiten dute eta gainera, translazioaren prozesua konplexuagoa da (Berninger, 1994). Idazketaren Ikuspegi Sinplearen (Berninger & Graham, 1998) arabera, translazioak bi osagai ditu: Batetik,  testu-sorkuntza eta bestetik transkripzioa, azken hau, eskuz, ortografia zainduz  eta/edo teklatu bidez gauzatu daitekeela. Idazketaren Ikuspegi Sinplean oinarrituta egin diren ikerketa anitzetan frogatuta gelditu den bezala, transkripzioa zenbat eta automatikoagoa izan, orduan eta testu-sorkuntza hobea eta luzeagoa da (Graham, Berninger, Abbott, Abbott  & Whitaker, 1997; Limpo & Alves, 2013; Kim, Al Otaiba, Wanzek & Gatlin, 2014; Ibarra, 2016). Gakoa, laneko oroimenean dago, espazio hau libreago gelditzen delako testua planifikatzeko, hitz egokiagoak aurkitzeko, esaldien arteko kohesioa hobetzeko eta idatzi dena berrikusteko. Beraz,   eskuz idaztea eta/edo teklatuz idaztea erraz, jarioarekin, modu automatikoan edo minutuko letra-kopuru handiarekin burutu behar da testu luzeak eta/edo koherenteak idazteko.

Aurkikuntza honen ondorioak dira, (a) Ikasleek eskuz eta/edo teklatu bidez idazten dutenean, erraz idatzi behar dutela, hots, ikasmailarekiko minutuko hitz-kopuru egokiarekin. Adibidez, euskaraz neska-mutilek 2 minututan batazbeste azkar kopiatu beharko luketen hitz-kopurua Lehen Hezkuntzako 2. mailan, 10,40koa litzateke, 4. mailan 22,04 eta 6. mailan 27,54 (Ibarra, Etxague & Etxeberria, 2017). Ziurrenik, eskuz kopuru hauek baino baxuago dabiltzanei gehiago kostako zaie eskuz idatzi beharreko zereginei denbora-mugetan erantzutea. (b) Berninger egileak (2013a) zioen bezala, eskuz eta teklatu bidez ‘eleanitzak’ edo ‘hibridoak’ izatea komeni zaie ikasleei. Baina, beti ere Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte eskuz idaztea lehenestea komeni da (Audiffred & Pinkerton,  2016; Zaner Bloser, 2015). Zergatik? Eskuz modu ulerkor eta azkar baten idazteak hainbat onura ditu adin hauetan tekleatzerekin konparatuz, hala nola, ideiak sortzen laguntzen du, kognizioarekin eta hizkuntzarekin loturiko guneak aktibatzen ditu, irakurketa errazten du, apunte hobeak hartzen laguntzen du eta matematikan eragiten du. Onura hauek ez dituzte aintzat hartu Estatu Batuetako estatu gehienetan eta Finlandian, Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrera teklatua sustatzen baitute (Ibarra & Etxague, 2017). (c) Teklatua testuak sortzeko erabiltzen bada, minutuko idazten den letra-kopurua, behintzat eskuz idazten denaren parekoa izango da eta onura gehienak 11-12 urtetik aurrera etorriko lirateke, teklatuak bi eskuen koordinazioa eskatzen duelako (Berninger, 2013b).         

Transkripzioko zenbait  zailtasunak izan ohi ditu oro har ikaslegoaren populazio osotik portzentai handi batek: bai eskolaketan garapen arrunta daramaten ikasleek, bai garapeneko zailtasunak dituzten ikasleek eta bai ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten ikasleek (dislexia, disgrafia eta diskalkulia kasu). Transkripzio zailtasun hauek azpidiagnostikatuta daude mundu mailan eta gurean ere bai. 

Nire ustez komenigarria izango litzateke eskoletan ikasle bakoitzak idazteko dituen zailtasunen inguruko informazioaren bilketa bat egitea (ikusi 1. Taula). 

Taula. Ikaslearen idazketari buruzko informazioa

IDAZKETA

BAI

EZ

Idazketarekin arazoak ditu ikasleak?

 

 

Idazketa ulergarria da letra ezagutzen ez duenarentzat

 

 

Ikaskideen denbora berdinean bukatzen du eskuz idatzitako lana?

 

 

Teklatzeko ikaskuntza formalak jaso al ditu ikasleak?

 

 

Ikaskideen denbora berdinean tekleatzen al du ikasleak?

EZ

 

Ortografia gaitasuna ikaskideen antzekoa al da?

 

 

Ikaskideen antzeko esaldiak/testu idatziak idazten al ditu ikasleak?

 

 

 

Idatzizko komunikazioa nagusiki nola burutzen du ikasleak?

  • Eskuz idazten du
  • Teklatu bidez
  • Beste bat

Zein zeregin burutzen du ondo ikasleak?

  • Hutsuneak bete
  • Erantzun laburrak
  • Paragrafoak idatzi
  • Notak hartu

Egunerokotasunean zein laguntza/moldaketa erabiltzen du?

  • Hitz prozesatzailea
  • Ortografia zuzentzailea (spell check)
  • Hitza aurresaten duen aplikazioa (word prediction)
  • Antolatzaile grafikoak
  • Speech-to-text deiturikoak
  • Denbora gehigarria
  • Eskriba bat
  • Beste bat

Idazteko zereginetan zerk oztopatzen du ikaslea?

  • Motibazio eza
  • Iraunkortasunik eza
  • Arreta eza
  • Ez idaztea
  • Beste

1.Taulan ageri den informazioa eukitea garrantzitsua da ikasleak eskuz idazten jarraitu behar duen ala ordezko estrategia edo tresnaren bat  behar duen jakiteko. Estrategiak izan daitezke letra argiagoak egiteko ariketak, azkartasuna lortzeko ariketak, programa zehatz bat lantzea, etab. Tresnak izan daitezke testu prozesatzaileak eta/edo ahotsaren bidezko ezagutzaren teknologia (speech recognition technology). Behar hauek ondo identifikatzeak eskolaketan aurrera egiten lagunduko luke eta azterketetan eskatu daitezkeen moldaketak argitzen laguntzea ekarriko luke (eta agian prozedura bateratu bat ezartzea eskoletan). Izan ere, desberdina da transkripzioan zailtasunak edukitzea (ortografía arazoak eukitzea, letren irakurgarritasunean edo letren azkartasunean), testu sorkuntzan oztopoak izatea (hitz gutxi sortzea eta/edo testu inkoherenteak sortzea)  edo beste idazketa prozesuetan arazoak izatea (denbora gehiago behar izatea planifikatzeko, berrazterketa ez oso modu eraginkorrean gauzatzea, etab.). Cullen, Richards, & Frank-en (2008) arabera, teknologiak zein modutan lagundu ahal dien ikasleei zuzenean galdetzea ere aproposa da.

Transkripzioko zenbait  zailtasunak izan ohi ditu oro har ikaslegoaren populazio osotik portzentai handi batek.

Adibidez, transkripzioan zailtasunak daudenean zein estrategia edo tresna gertatu da eraginkorra?  Jarraian zertzelada batzuk ematen saiatuko naiz (ikus 2. Taula)

2. Taula. Idazketa-prozesuen zailtasunetarako estrategiak/tresnak

IDAZKETA-PROZESUAK

ARAZOAK ZERTAN?

Zein estrategia/tresna?

Oharrak

TRANSKRIPZIOAN

Atzamarren funtzioetan arazoak (motrizitatean)?

- Letra-formakuntzan saiatu ondoren, ahotsaren bidezko teknologia

- Ikasteko zailtasunak daudenean eskriba heldu bati diktatzea hoberena: mekanikatik askatu egiten da ikaslea eta

Haurrek denbora bat behar dute ahotsaren bidez konposatzeko: Pentsatu, testua sortu, hitz egin, irakurri eta editatu, dena batera egin behar dute. Eskuz minutuko idazten den hitz-kopurua baino pixkat azkarrago joan beharko luke.

 

Eskuz eginiko letren ulerkortasunean arazoak?

- Letra-formakuntza landu

- Ez baditu emaitzak eman, teklatua probatu paraleloan

 

Eskuz eginiko letren bizkortasunean arazoak?

- Kopia-ariketak laburrak (3-5 minutukoak)

- Alfabetoaren segidak idaztea

- Galdetu baita: zein letra dago adibidez f letraren aurretik eta ondoren?  

 

Teklatzeatzerakoan arazoak? (20-25 hitz minutuko idatziz nahiko automatizatuta dago)

- Teklatzea modu estrukturatuan /sistematikoan erakutsi

 

Ortografian arazoak?

- Ortografia modu explizitoan erakutsi, hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, ez hitz-zerrendak memorizatuz)

- Estrategia eraginkor bat: ‘ikusi-esan-estali-idatzi-errepasatu’.

- Ortografia arazoek eraginak dituzte bai eskuz idazterakoan eta bai tekleatzerakoan.

- Hitza aurresaten duten aplikazioak

- Dislexiarekin loturiko ortografia arazo latzak ahotsaren bidezko teknologiarekin landu

Kontuan izan, Spell Checker-ek ez dituztela akats guztiak zuzentzen, batzuetan ikasleak idatzitako hitza konentzionaltasunetik oso urruti egoten da

 

 

 

 

- Hauek idazten denaren erritmoa moteltzen dute

PLANGINTZAN

Idazteko plangintzan arazoak?

- Irakasleak ahots altuan plangintza egiten erakustea

- Topikoari buruz idaztea

- Kontzeptu- mapak erabiltzea

- Ideiak diktatzea

 

IDAZKETA-PROZESUAK

ARAZOAK ZERTAN?

Zein estrategia/tresna?

Oharrak

BERRIKUSTEA

Berrikustean arazoak?

- Ideia bat/bi/hiru gehiago eskatu

- Hitz hobeago bat/bi/hiru gehiago eskatu

 

Ekarpen hau abiapuntu bat da, gehiago zehaztu beharko lirateke eskura ditugun aplikazioak.


Eusko Jaurlaritza