Leire Palacios Egiguren (Bilbo)
Ikus-Entzunezko Komunikazioan eta Giza Zientzietan lizentziaduna da. Enpresa nazioartekotze master ikasketak egin zituen eta Antropologia masterra ikasten ari da.
2009an Euskal Telebistako albistegietako nazioarte sailean hasi zuen kazetari ibilbidea, eta 2016an Refugiados: camino a ninguna parte dokumentalean bertatik bertara gidoilari jardun zen, baita Tumatxak musika telebista saioan ere. Harrezkero kulturan dihardu; Gaztezulo aldizkariko erredaktorea eta musika kritikaria izan da. Berria egunkarian telebista kritika idatzi du hiru urtez. Badok musika atariko kolaboratzailea da eta Durangoko Azokako Ahotsenea, sortzaileen plaza egitasmoko kidea da. Egun, Euskaraldiako komunikazio arduraduna da eta bi irratsaio aurkezten ditu: Irakurrieran Bizkaia Irratian eta Sarean Euskadi Irratian.
Komunikazioa eta kulturaren alorrean hainbat artikuluren egilea da, hitzaldiak eman ditu, mahainguruak gidatu, eta hausnarketa talde zein ikerlanetan parte hartu du.
Martxelo Otamendi (Tolosa)
Tolosako Gau Eskolan, 1978-1979
Tolosako Udal Euskaltegian irakasle, 1981-1987
ETBn, “Txoria dut Maite” saioko zuzendaria, 1987-1989
Tolosako Udal Euskaltegian irakasle, 1989-1991
ETBn “Egonean giro” saioko zuzendaria, 1991-1992
ETBn “Flamingo Berria” telesailaren gidoilari, 1992-1993
Euskaldunon Egunkariako zuzendaria, 1993-2003
BERRIAko zuzendaria 2003tik.