721 Zenbakia 2017-07-05 / 2017-09-06

Gaiak

Mugaz gaindiko ekintzailetasuna

LARRASQUET, Jean Michel

Testuingurua

Gure enpresen eta erakundeen (enpresa arruntak, kooperatibak, elkarteak, instituzioak...) bizitasunaren garrantziaz segur gaude. Haien arteko batzuk iniziatiba zentro oso garrantzitsuak baitira, gure lurraldeen garapen harmoniatsu, arduratsu eta eramangarria kontsidertuz gero. Preseski, gure lurraldetan, beste hainbat kezken artean, dimentsio batek gure jakin nahia pizten du: hau da, mugaz gaindiko harremanen ahultasunak.

Ahultasun honek gutienez bi arlo nagusi nabaritzen ditu: Jada aspaldi instalatuak dauden enpresak mugaz beste aldeko enpresekin lankidetzan aritzeko zailtasunak dituzte (balio katearen terminoetan) eta lankidetza hitzarmenak urriak izaten dira. Mugaz gaindiko izaera duten enpresa-sortze kopurua oso txikia da, nahiz eta, mugaz bi aldeetan, enpresa sortzearen laguntzeko sistemen dentsitatea oso indartsua izan.

Etorkizuna Irudikatu proiektuak Euskal Herri osoan banaturiko foro sortak antolatzen ditu, biharko Euskal Herriaren eraikuntzan parte hartu nahian, lurraldeen arteko (Euskadi, Iparralde, Nafarroa) gogoeta kolektiboak antolatuz. Begien bistakoa da gure geroa Euskal Herria garatuko den kontestuak baldintzatuko duela, baina bada ere, aise gure eskuetan, eta are gehiago elkarrekin mobilizatzeko gai baldin bagara nahi dugunaren inposatzeko. Ideia eragin batekin, hain ebidentea eta garrantzitsua, non jende askok ez duen ikusten: zenbat eta gehiago gure funtsezko autonomiarentzat lan egin, hainbat eta gehiago kontrolatuko dugu gure geroa.

Etorkizuna Irudikatu proiektuak holako gogoeta kolektiboak nahi ditu eraman hain justu, sensibilitateak (gizarte funtzioak, sinesmenak, sorterriak...) nahasiz, biharko Euskal Herria eraikitzeko garrantzitsuak iruditzen zaizkigun galdereri nolabaiteko erantzun kolektiboak eraikitzeko: zio horien zergati sakonak ulertuz, biharko desiragarriak lirateken proiekzioak asmatuz eta hartu behar genituzkeen (ala ez genituzkeen) bideak kolektiboki deseinatuz. Gure foroa

Aldi honetan, mugaz gaindiko enpresagintza eta iniziatibari buruzko gure foroa entseaitu da ulertzen zergatik mugaz gaindiko enpresagintzan iniziatiba azkarrak hartzea horren zaila den! Apur bat bortsatuz, bi galdera pausa genitzake: zergatik Iparraldea bizi den Mendebalderik (itsasoa) eta Hegoalderik gabe, hots, ‘lurraldetasun laurden’ baten gainean, eta honek, lurralde antolakuntzan hertsidura handiak ekartzen ditu? Zergatik Nafarroa eta Euskadi bizi diren hurbileko Iparrik gabe?

Nahi ote genuke egoera hau aldarazi, eta hala balitz, nola? Zer egin genezake, zentzuzko epe baten buruan (urte batzuk), iniziatiba enpresarial, sozial, kultural, elkartetakoak... berdin funtzionatzen ikusteko? Hau da Baiona eta Donostia artean Bilbo eta Zornotzaren artean bezala, Barkoxe eta Tuteraren artean Tutera et Iruñaren artean bezala, Esa eta Gasteizen artean Esa eta Izabaren artean bezala...

Mugaz gaindiko enpresagintza eta iniziatibari buruzko gure foroa entseaitu da ulertzen zergatik mugaz gaindiko enpresagintzan iniziatiba azkarrak hartzea horren zaila den.

Askotan entzuten dugu, erantzun gisa, merkatuak duela manatzen. Baina ekonomia berriak erakusten digu merkatua zerbait moldakorra dela, kontsumitzeko molde kolektiboak aldatzen ari direla, dinamika horiek kontsumitzaileengandik nahiz ekoizleengandik etortzen direla eta ardura, bien hitzarmenetatik.

Ontsa plantatuak diren entrepresek (gutienez mundu mailako azpikontratazio merkatuetan dabiltzatenek) eramaten dituzten business-en tamainako estrategiak dituzte. Orokorki, biziki urrun dira mugaz gaindiko garapenari buruzko gure kezka honetatik! Ados! Baina ez dira bakarrak(gure eskualdetan badira beste enpresak logika horietatik at ibiltzen direnak), eta gainera, segur aski, ez dira betirako Euskal Herrian kokatuak izanen, ezta gure lurraldetan enplegu garbi gehiago sortzaile ere. Haratago, ez dira betiereko (‘populaketen ekologia’ teoriak erakusten digu ehun organikoa bizi dela bere zelula batzuk hiltzen direlako eta berri batzuk sortzen!)

Beraz, gogoetatzen ahal dugu plantatuak diren enpresek hurbiltasun espazioari interesatuko balira zertan irabaztun aterako liratekeen (holako enpresak zeintzuk diren aurretik pentsatuz geroz). Eta denbora berean zer ekarriko lioketeen lurraldeari (beraz, gogoeta horiek enpresaren gizarte arduraren ardatzetik egin behar genuke eta ez eraginkortasun pribatu hutsez, askotan egiten den bezala), horretan baita auzia!

Baita, nazioarte mailan dauden edonolako aldaketa guzi horiek ikusirik, nahitaezkoa da gure lurraldeetako berbitalizazio ekonomiko eta sozialaren perspektiba aurrera eramatea eta nolazpait gure aktibitateen (parte bat) endogeneisazioaren lantzea (oinarrizko aktibitateak bederen: elikadura, osasun publiko, etxebizitza, tokiko bizi baldintzak, klima...) eta beraz, mugaz gaindiko dimentsio hori auzitan eman, zeren gure lurralde batzuentzat espazio hori baita hurbiltasun irekiaren espazioa (gainera, hainbat arazo ezin dira tratatu hurbiltasun irekiaren espazio horietatik kanpo).

Gure gogoetetan integratu behar dugun beste dimentsio bat, gazteriarena da. Zein da gure gazteen nahikundea? Dudarik gabe arras anitza... Halere, gero eta gazte gehiago arduratzen da gure lurraldean ematen diren ekoizpen aktibitateen eragin ekonomiko, sozial eta ingurumenarenari lotutakoaz. Gogoeta hau, hurbiltasun fluxuei baikorrago den mugaz gaindiko espazio bat eraikitzeko xede ‘politiko’ horrek gazteengan balorazio baikorra dauka. Bestetik, Le Monde egunkariko artikulu batek (2017ko otsailaren 14) erakusten du 2016an goimailako ikasketak (ingeniari motakoak) egin dituzten gazteen %60ek enpresaria bihurtu nahi dutela, eta haieko %40ek enpresa oso txikia (oinarri teknologiduna ala ez) enpresa ideala bezala ikusten dute, ‘jendetasunean’ lan egiteko egokia.

Ikerketa bedinak azpimarratzen du Frantzian, Estatu Batuetan bezala, enpresa txiki gazteek enpleguaren %30-40-a sortzen dutela urteroz. Ikerketaren beste dimentsio batek ehun produktiboaren berriztatzeaz ari da, eta lehen esan bezala, kimu gazte berritzaileen bitartez baizik ezin dena egin azpimarratzen du, baita ere oinarri teknologikokoak ez diren sektoreetan (baina horrelako sektoreetan, teknologiak paper garrantzitsua joka dezake).

Berrikuntza mobilizatzea (espektro guzian, berrikuntza teknologikotik berrikuntza sozialeraino) kontrolatuz (berritzaile den guzia ez da nahitaez sozialki desiragarri). Ezaguna da antolakuntza komunitateetan kulturen osagarritasunak berrikuntza-izpirituari mesede egiten diola. Gure eskala txikian, dudarik gabe kultura dibertsitateak errazten du gure ‘new ventures’-en mugaz gaindikotasunak.

Gai honetan (enpresagintza eta mugaz gaindikotasuna), zergatik ez gaude aitzinatuagoak? Egoera hori aintzakotzat hartzen dugu benetan? Gure gogoetak erakusten digu behar genukela aintzinatu beste egoera desiragarriago bat asmatuz, 10-15 urtetara begira. Bainan 10 urtetan gauzak aldatzen ikusteko, gaurtik bertatik behar dugu mugitu! Gauzen mugiarazteko nahi dugun zentzuan, irudika ditzakegu moldeak, beraz? Eta hala bada, zein? Gure lurraldeen arteko diferentzia kulturalak eta erakunde eta eragile zuzenen hurbiltze ekonomiko eta sozialen ezberdintasunak aintzakotzat hartzeko, nola egin? Ezberdintasun horiek nola bilakatu abantail oztopo ordez? Nola bihurtu molde berri horiek ekintza konkretuetan? Horra gure foroaren bihotza!