72 Zenbakia 2000-03-24 / 2000-03-31

Efemerideak

1891. urteko martxoaren 25ean Manuel Irujo Ollo nafar politikari abertzalea jaio zen Lizarran / El 29 de marzo de 1982 fallece Demetrio Iparraguirre Aldanondo, economista vasco

Efemerideak: 2000 / 3 / 24 31 1891. urteko martxoaren 25ean Manuel Irujo Ollo nafar politikari abertzalea jaio zen Lizarran Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Filosofia eta Zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko unibertsitatean eta Salamancan. 1908. urtean sartu zen Eusko Alderdi Jeltzalean eta Lizarran hartu zuen egoitza 1911. urtean, bere aita hil ondoren. Lizarrako Eusko Etxea sortu ondoren, Nafarroako foru diputatu aukeratu zuten 1919an, (baliorik gabe utzi zuen azkenean hautapen hura). Baina presondegian sartu zuten Primo de Riveraren diktaduraren haseran. Nafarroako Foru Diputaziora itzuli zen 1930ean eta Madrilgo Parlamentuko diputatu aukeratu zuten Gipuzkoan 1931. urtean. Diputatu izan zen 1936ko gerra hasi arte eta guztiz nabarmendu zen Hego Euskal Herriko autonomia estatuaren aldeko ahaleginean. 1936ko uztaileko 19an, militarrak Espainiako errepublikaren aurka altxatu zirenean, Manuel Irujo eta Jose María Lasarte Eusko Alderdi Jeltzaleko diputatuek militarren matxinada gaitzesten zuen agiria eman zuten ezagutzera Donostiako gobernu zibilean eta neurri honek, errepublikaren aldekoen artera lerrarazi zituen duda mudatan zeuden Eusko Alderdi Jeltzaleko buruzagiak. Haietatik ikusi zuen Irujok euskal gobernu eta armada baten beharra, eta Errepublikako gobernuak Euzko Alderdi Jeltzaleari ministro kargu bat izan zezan aukera aurkeztu zionean, Irujo proposatu zuen alderdi abertzaleak kargu horretarako, Espainiak gobernuak aldez aurretik autonomia estatutua onartzen bazuen. Kargu berezirik gabeko ministro izan zen Irujo, 1937ko maiatzean Justizia ministro hautatu zuten arte. Erbestean hitzarmen bat izenpetu zuen De Gaulle jeneralarekin Londresen 1941 urtean "herrien Europa" bati begira. 1945. urtean, Iberiako Nazioen Elkartea bultzatzen saiatu zen eta Euskadi, Iberiako nazioak eta Europako gainerako nazioak lotuko zituzketen ekimenez eta erakundez arduratu zen bereziki aurrerantzean. 1977. urtean itzuli zen erbestetik Nafarroara Manuel Irujo eta senadore aukeratuzuten urte horretan bertan Nafarroan. Nafarroako foru parlamentari hautatu zuten 1979an eta 1981ean hil zen Iruñean. Manuel Irujo Eusko Alderdi Jeltzaleak izan dituen buruzagi argienetakoa izan da eta idatzi asko utzi ditu: Inglaterra y los vascos (1945), Escritos desde el Partido Nacionalista Vasco (1982an, Bilbon argitaraturiko idazki bilduma). El 29 de marzo de 1982 fallece Demetrio Iparraguirre Aldanondo, economista vasco Fuente: Enciclopedia Auñamendi Profesor y economista oriundo de Idiazabal (G.), nació en Bilbao el 22 de diciembre de 1914. Entra en la Compañía de Jesús en 1930. Profesor de Matemáticas en el Colegio del Salvador (Centroamérica) y Javier (Navarra), en 1948 comienza las carreras de Ciencias Exactas y de Económicas en la Universidad Complutense y obtiene el doctorado en esta última facultad. Destinado a la Universidad de Deusto en 1953, permaneció como profesor en la Facultad de Ciencias Económicas dedicado por entero a la docencia y a la investigación hasta su muerte el 29 de marzo de 1982. Fue rector de la Universidad de 1954 a 1960 y vicerrector en dos ocasiones. Muchas generaciones de estudiantes, sobre todo vascos, lo tuvieron como maestro. Es autor de Francisco de Vitoria: una teoría social del valor económico (Bilbao, 1957). Los artículos publicados en el «Boletín de Estudios Económicos» de la Universidad de Deusto: Gabriel Rodríguez, un precursor español de Robbins (1952), El modelo económico de Leontieff (1954), La alternativa Agricultura o Industria, como primer impulso del desarrollo económico (1961 ), Los antiguos economistas españoles y el desarrollo económico de España (1963), Un índice de la coyuntura industrial española (1968), La valoración de la riqueza nacional (1969) y ¿Hacia una economía estacionaria? (1974). En la revista «Moneda y Crédito» (Madrid, 1982), Los catálogos de economistas españoles publicados en el siglo XIX. Euskonews & Media 72.zbk (2000 / 3 / 24 31) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko IkaskuntzarenWeb Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=ejgvordena&link=www.euskadi.net http://ikaskuntza.org/