711 Zenbakia 2016-09-07 / 2016-10-05

Gaiak

Auñamendi, pausoz pauso

CUENDE, Amaia



Oso gutxi falta da Auñamendi Entziklopediaren mende erdira iristeko. Izan ere, 2018an 50 urte beteko ditu! Estornes familiak 1968 urtean sortutako proiektua bizirik dihardu (eta ez da gutxi). Aldaketaz (iraultzaz kasu askotan) jositako urteak, entziklopediak aurre egin ahal izan diena, garai berrietara egokituz.

Paperetik digitalera pasa eta, pixkanaka baina etengabe, bere edukiak eguneratzen eta proiektua bera elikatzen jarraitu du. Aurten gure ondare artistikoari arreta berezia eskaini diogu. Gure inguruko eraikin esanguratsuenetako batzuen inguruko artikuluak landu ahal izan dira, baita artista askoren biografiak ere.

Baina XXI. mendeko Auñamendin ez dira testuak soilik eskaintzen. Garrantzi handia dute, nola ez, multimedia baliabideek. Hortaz, 10 mikrobideo landu ahal izan dira. 40 segundu inguruko pilulak, modu oso erakargarri batean Euskal Herriko beste horrenbeste eraikin marrazten dizkigutenak.

Pausoz pauso urteak betetzen eta edukiak gehitzen jarraituko du Auñamendi Entziklopediak.