710 Zenbakia 2016-07-06 / 2016-09-07

Artaretoa

Iraia Okina: Ilustrazioak



Iraia Okina Durangon jaioa da 1980. urtean. Arte Ederretan lizentziatu zen eta ilustrazioaren inguruan hainbat ikastaro egin ditu. Gaur agun irudigile bezala lan egiten du. Bere iruadiak aldizkari, kartel eta zenbait liburutan ikus daitezke baita erakusketa ezberdinetan ere.

2008. urtean Joxantonio Ormazabalek idatzitako “Zirkua amets” ipuiarekin II Etxepare beka eskuratu zuen, haurrentzako album ilustratua osatuz, 2010ean Euskadi Sarietan ilustrazioen sailean finalista izan zena.

2009. urtean Eusakadi sarietan finalista izan zen baita, Peru Magdalenak idatzitako “Ilania” ipuinarekin. 2011Aukeratua izango dena Bratislavako irudigileen erakusketan parte hartzeko.

2010 Japoneko ilustratzaileen elkarteak egindako lehiaketa internazionalean “Fine Work” aipamena eman zioten.

2012an Joxantonio Ormazabalek idatzitako “Ilargia esnatu da” da bere azken lana.

Irudiekin ez ezik, Iraia Okina bere somen eta esperimentazio lanak burutzeko, bestelako lan eta proiektuak ere etengabe garatzen ari da, beti ere bere sentimenduak adierazteko hizkuntza bisual egokiaren bila: margoak direla, artisau-lanak, txotxongiloak... Izan ere, Iraiak bizitza estilo bat bihurtu du bere lana.