692 Zenbakia 2014-12-03 / 2015-01-07

Efemerideak

Efemeridea. On Jose Miguel de Barandiaran Ataunen hil zen 1991ko abenduaren 21ean



On Jose Miguel de Barandiaran.

Ataunen jaio zen 1889ko abenduaren 31an. Etnografia eta historiaurreko ikasketetarako izan zuen zaletasunak On Telesforo de Aranzadiren ikaslerik argiena izatera eraman zuen, berarekin eta baita Enrique Egurenekin ere Euskal Herrian egin izan diren etnografia eta arkeologia ikerketarik gehienak eginaz.

Abade ikasketak Gasteiz eta Burgosko seminarioetan burutu zituen. Gasteizko Agirre Seminarioko Erretore eta Erretoreorde ere izan zen eta baita Seminario Conciliar-eko irakaslea ere. 1918an sortu zenetik aurrera Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko kide izan zen. 1921ean, Gasteizen, gerora Etnografia laborategi emankorra izatera iritsiko zen “Anuario de Eusko-Folklore” sortzen du. Euskaltzaina eta Academia de la Lengua Española erakundeetako kide ere izan zen. Atzerrian, Brusela, Amberes, Munich, Kolonia, Innsbruck, Zurich, Berna, Viena, Ginebra, Roma, París, eta beste hainbat tokitan ikasketak ugari egin zituen.

Bere ikerketa-lan harrigarriaren arabera, behingoan nazio- eta atzerri-erakunde anitzetako kide izatera iritsi zen, adibidez: Real Sociedad Española de Antropología, Etnografía y Prehistoria; Asociación Catalana de Antropología, Etnografía y Prehistoria; Asociación Española para el Progreso de las Ciencias; Real Sociedad Española de Historia Natural; Sociedad Ibérica de Ciencias Naturales; Société Française d’Etnographie; Folklore Society; Consejo Permanente del Congreso Internacional de Ciencias Antropológicas y Etnológicas. Handik gutxira, Enciclopedia Espasa-n bere lankidetzari hasiera ematen dio. 1917an Aranzadik eta Egurenek osatutako lehendabiziko ikerketa-taldekide da. Armoniarik handienarekin hogei urtetan zehar elkarrekin lan egiten dute. 1936tik Saran (Lapurdi) atzerriratuta bizi da, handik urte batzuetara bere sorterria zen Ataunera itzuli ondoren San Gregorio Auzoko Sara-enea etxe berrian bere bizilekua ezarriz. Aranzadi Natur Zientzien Elkarteko pertsonarik ospetsuenetako bat zen. Bere bibliografia ikaragarri zabala da: Mario Grande eta Luisa Esteban de Grande-k 1966an katalogo zehatz bat argitaratu dute: “La obra escrita de D. José de Barandiarán. Bibliografía. Medio siglo de Investigaciones Arqueológicas y etnográficas (1916-1966)”. Liburu, liburuxka eta artikuluen zerrendak 248 titulu ezberdin biltzen ditu. Lan eta idazlan asko bereak dira edota A. Agirre eta M. Grande; T. Aranzadi; J. Elosegi eta Fernandez Medranorekin elkarlanean egindakoak. Bere liburuetatik interesgarrienetariko bat El hombre Primitivo en el País Vasco izan zen, B. Estornes Lasa-k Zabalkunde Bildumarako agindu, eta bertan 1934an argitaratutakoa. Pio Baroja-k bere “Memorias” izenekoan aipatzen du bere jatorri eta irakurleekiko uste erabat okerrak eginaz. Lan hau, guztiz gehituta, Ekinek 1953an Buenos Airesen El hombre Prehistórico en el País Vasco izenburupean argitaratu zuen.

[+] Informazio gehiago