685 Zenbakia 2014-05-07 / 2014-06-04
María Eva Duarte Ibarguren.
María Eva Duarte de Perón, izengoitiaz Evita, 1919ko maiatzaren 7an jaio zen Buenos Airesen. Eva María Ibarguren zuen benetako izena, aktoresa eta politikari argentinarra izan zen.
Euskal jatorriko gurasoak zituen, Juan Duarte eta Juana Ibarguren.
Argentinako lehen dama izatera iritsi zen, Juan Perón presidentearen emaztea izanda. Bestela, Fundación Eva Perón-eko burua izan zen erakundea sortu zenetik hil zen arte, pobreziaren aurka eta bestelako gizarte arlo batzuetan lan egin zuena. Emakumearen eskubideen aldeko ekintzailea ere izan zen.
Zinemaren munduan 1935ean debuta egin zuen eta 1943 arte jardun zuen.
[+] Informazio gehiago