Egilea: Robert M. Grant Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013 Orrialde kopurua: 518 ISBN: 978-84-9860-861-8 Ezaugarriak: Etorkizuna iragartzeko zailtasunak, nahasmenak eta lehia gogorrak nagusi dira enpresa-ingurune globalean. Estrategia, bestalde, gero eta garrantzitsuagoa da enpresentzat, aurrez antzeman ezin zaion enpresa-ingurune erronkaz betetako batean bizi baitira. Horrenbestez, ezinbestekoa zaie arreta irmoa jartzea balioa sortzeko oinarrietan, biziraungo badute eta haziko badira. Estrategiari buruzko liburu ulergarri honetan, Robert M. Grant-ek, azalpen argiak emateaz gain, balioa sortzeko oinarrietan eta erabilgarritasunean jartzen du arreta. Zazpigarren edizio honetan, indar biziagoa eskaintzen dio estrategiaren aplikazioari, enpresentzat erronka handia baita bateragarri egitea eskala eta malgutasuna, berrikuntza eta eraginkortasuna, eta globalizazioa eta tokian erantzuteko gaitasuna. Estrategia-analisiaren ikuskera berri eta interesgarriek aintzat hartzen dituzte, besteak beste, osagarri izateak estrategiaren egokitzapeneanduen eginkizuna, malgutasunaren azterketan aukera errealek duten erabilera, lidergo estrategikoan konplexutasunak duen zeregina, nork bere burua antolatzeko ahalmena, eta enpresaren gizarte-erantzukizuna akziodunen balio-maximizazioarekin bateragarri egitean lortutako zilegitasuna.Egungo estrategia-analisia oso ezaguna da MBA mailako eta graduko ikasleen artean. Munduko kontinente guztietako enpresa-zientzien fakultate garrantzitsuenetan erabiltzen da.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.