Egilea: Yunus A. Çengel Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013 Orrialde kopurua: 932 ISBN: 978-84-9860-795-6 Ezaugarriak: Bero- eta masa-transferentzia energia termikoaren transferentzia- abiaduraz arduratzen den oinarrizko zientzia da. Aplikazio-eremu zabala du: sistema biologikoetatik hasi eta etxetresna arruntetara, etxebizitza- eta merkataritzaeraikinetara, prozesu industrialetara, gailu elektronikoetara nahiz elikagaien industriara. Jotzen da ikasleek kalkuluak egiteko eta fisikako oinarri egokiak dituztela. Komeni da termodinamikako, fluidoen mekanikako eta ekuazio diferentzialeko oinarrizko mailak gaindituta izatea bero-transferentziari ekin aurretik. Nolanahi ere, gai horien kontzeptu garrantzitsuen sarrera egin da eta errepasatu dira liburu honetan, beharrezkoa izan den neurrian. Liburu hau ingeniaritza-ikasketetako lehen edo bigarren mailako ikasleentzat sortu da, eta erreferentzia-liburu bat izan nahi du lanean diharduten ingeniarientzat. Hauek dira testu honen helburuak: - Bero-transferentziaren oinarrizko printzipioak azaltzea. - Mundu errealeko ingeniaritza-adibide ugari ematea, ikasleek ikus dezaten nola aplikatzen den bero-transferentzia ingeniaritza praktikoan. - Bero-transferentziaren ulermen intuitibo bat garatzea, fisika eta argudio fisikoak nabarmenduz. Espero dugu liburu honek, kontzeptuen azalpen xeheen eta adibide praktiko nahiz irudi ugarien bidez, ikasleei beharrezko gaitasunak garatzen laguntzea zubiak eraiki ditzaten ezagutzaren eta ezagutza hori egoki aplikatzeko konfiantzaren artean.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.