Aipamena. Berriro eta behin: Euskara dela eta (Txillardegi gogoan)
Egilea: Joxe Austin Arrieta Ugartetxea Argitaletxea: Txalaparta, 2013 Orrialde kopurua: 124 ISBN: 978-84-1531-369-4 Ezaugarriak: Bizitza ia osoa eman du Joxe Austin Arrietak euskararen eta euskal kulturaren bueltan, gaiotan aditua ez dela dioenarren. Izatekotan, aritua, aharitua edo akitua omen, Berriro eta behin honetako pasarte batean azaltzen digunez. Hala ere, HUHEZI fakultateko lagunek euskal kulturgintza modernoaren transmisioari buruzko hitzaldia ematea eskatu zioten, eta Euskaltzaindiak Txillardegiren hil berri txostena idaztea. Liburu honetan bildu ditugu saiakera biak. Orriotan daude jasota gure hizkuntzaren eta gure herriaren burua altxa-ezinei buruzko kronika pertsonal bat, Txillardegiren obrari buruzko zenbait hausnarketa eta, Joxe Azurmendik hitzaurrean dioen bezala, gerra osteko belaunaldiaren lorpen handiaren argazki bat: mundu-ikuskera galdu edo apurtu baten berreskuratzea, berri baten eraikitzea; euskararen unibertsoarena, “konbentziturik munduak guri eta guk munduari egin ahal diogun oparirik ederrena horixe dela”.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.