682 Zenbakia 2014-02-05 / 2014-03-05

Efemerideak

Efemeridea. Juan Telleria Arrizabalaga musikagile gipuzkoarra 1949ko otsailaren 26an hil zen Madrilen



Juan Telleria.

Argazkia: Wikipedia

Donostian ikasi zuen German Cendoya etaBeltran Pagolairakasleekin eta kafe eta zineetako pianista izan zen.

1915ean Madrilera joan zen bizitzera. 1917ko azaroaren 17an Madrileko Orkestra Sinfonikoak lehen aldiz La dama de Aitzgorri lana jo zuen Arbosen zuzendaritzapean, Telleriaren entsegu filarmonikoa zen hau. Obra honi Andante y Danza rústica laukoterako lanak jarraitu zion, lehen entzunaldia gaur egun desagertutako Musika Elkarte Nazionalaren eskutik etorri zelarik 1919ko apirilaren 5ean. Urte honetan Parisera joan zen, gero Alemaniara eta 1925ean itzuli zen Espainiara. Conrado del Campo irakaslearekin lirika mundua ezagutzeko aukera izan zuen eta 1927ko ekainaren 17an, Celia Gomezen konpainiarekin El cabaret de la academia umorezko lirika dantzagarria estreinatu zuen Eslava antzokian. Hiru urte geroago, 1930eko abenduaren 26an, Los blasones opereta eman zuen ezagutzera Circo de Price antzokian, Francisco Garcia Loygorri eta Antonio Gonzalez Alvarezen liburuan oinarritutako lana. Opereta hau tsarren garaiko Errusian girotua zegoen. Telleriaren beste arrakasta itsaso eta portuetako bizitza sentimentalak isladatzen zituen. El joven piloto izan zen: Luis Urquijo Landeche eta Jacinto Miquelarenaren argumentuarekin eta lehen aldiz 1934ko abenduaren 7an Calderon antzokian antzeztu zena. 1934 urte aldera Venta de Vargas pasodoblea konposatu zuen.

Cara al sol falangisten ereserkia konposatzeaz gain Dibisio Urdina, Guardia Zaharra eta Gazteen Fronteari beste lan batzuk egin zizkien. Guda garaian atxilotua izan zen baina CNT sindikatuan sartu eta errepublikar propagandaren filmografiako musika eginez lagundu zuen (Defendemos nuestra tierra, 1938; Mores de juventud, 1939).

[+] Informazio gehiago