681 Zenbakia 2014-01-08 / 2014-02-05

Efemerideak

Efemeridea. Salbatore Mitxelena 1919ko urtarrilaren 18an jaio zen Zarautzen



Salbatore Mitxelena.

Euskal poeta eta saiakera-idazle gipuzkoarra (Zarautz, 1919 - Suitza, 1965). Aita frantziskotarra zen; frankismoaren eta elizaren arteko harremanak gustatzen ez eta Bolivia, Ekuador eta Panaman ibili zen misiolari (1954-63). Arantzazu. Euskal sinismenaren poema izan zen bere lan nagusia (1949). Saiakera (Unamuno ta Abendats. Bilbotar filosofuaren eta Euskal-Animaren jokerei antzemate batzuk, 1958) eta antzerkia ere idatzi zituen (Erri bat Guruzbidean eta Confixus). Hiltzear zegoen herria gaitzat hartuta, poesia herrikoia idatzi zuen. Gerraostean berrantolatutako Euskaltzaindiko euskaltzain urgazlea izan zen (1952).

[+] Informazio gehiago