682 Zenbakia 2014-02-05 / 2014-03-05
Eugenio Otxoa.
Madrilen hasi zituen ikasketak, eta José de Espronceda idazlearen adiskide egin zen. Pinturazalea zen, eta Parisa jo zuen hango Arte Ederretako eskolan ikastera, eta han Alexandre Dumas, Leandro Fernandez de Moratin eta Manuel Godoy ezagutu zituen.
Madrila itzulita, La Gaceta aldizkariko erredakzio lanetan jardun zuen hiru urtez. Parisa joan zen berriro ere, eta Colección de los mejores autores españoles antiguos y modernos bilduma zuzendu zuen han. 1840. urtean Apuntes para una biblioteca de autores españoles contemporáneos en prosa y verso obra argitaratu zuen, eta lau urte geroago Catálogo razonado de los manuscritos existentes en la Biblioteca Nacional de París.
1844. urtean berriz ere Madrilen jarri zen bizitzen, eta El Artista aldizkaria erromantikoa sortu zuen Pedro Madrazo koinatuarekin batera. Victor Hugo, Alexandre Dumas, Lamartine, Virgilio eta beste egile handien obrak itzuli zituen, besteak beste. Harenak dira, halaber, Auto de fe (eleberria, 1837), Ecos del alma (poesia, 1841), Un día del año 1833 (antzerkia, 1835) eta Tesoro del teatro español obrak.
1844an, Real Academia de la Lenguan sartu zen, eta Estatuko kontseilari bihurtu. 1854an Portugala eta Ingalaterrara ihes egin behar zuen. Madrilera itzuli zenean, monarkikoago bihurtu eta Espainiako Historiako Errege Akademian sartu zen.
[+] Informazio gehiago