678 Zenbakia 2013-11-27 / 2013-12-11
Juan de Antxietak egindako erretaula.
XVI. mende erdiko euskal eskultore ospetsu honen bizitzari buruz xehetasun urri ditugu eta diren apurrak ez dute bere bizitzaren azken 23 urteez baino argibiderik ematen. Hori horrela izatearen arrazoia XX. mende hasierara arte gutxi ezagutua izanari zor zaio.
Eskultore honen aldirik oparoena 1583tik bere heriotzara (1588an) doan garaia da. Orduan burutzen du Tafallako Andra Mariaren sagrarioa eta erretaula. Sagrarioa da bere maisu lana; esparru txiki baten barruan bat egiten dute larritasun eta txirotasunezko bizitzan zehar izandako indarkeriak eta dramatismo osoak. Sagrarioak hiru solairu ditu, arkitektura aldetik guztiz ordenatuak. Bertan, oso irudi aztoratuak ikus daitezke, baina halere orekan daudela esan egenzake. Erretaularen erliebe nagusian honako irudi hauek ikus daitezke: Joanes Bataiatzaile Deunaren Jaiotza, izur eta mantu ugariz, Deikundea, Ikustaldia, artzainen Jaurespena, Kristoren lurperatzea, Emakume Doneak, Joanes Deuna eta Pedro Donea hilobian eta Eraistea. Erliebeak kanpo irudi ederrez osatuta daude. Oholtza, artistaren heriotza goiztiarragatik ezin amaitu izan zen; amaierara arteko lana Pedro Gonzalez de San Pedroren esku izango da eta lan horri dagokion polikromia Juan de Landak gauzatzen du.
[+] Informazio gehiago