Efemerideak: 2000/ 2 / 11 18 1945. urteko otsailaren 12an hil zen Telesforo Aranzadi euskal antropologoa Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Farmazia ikasketak burutu zituen Madrilen eta 1882an doktoradutza lortu zuen; gero,1889an, Natur Zientzitakoa. Bitartean antropologiaz zaletzen hasi zen. Arlo honek bere bizitzaren ardura nagusia bereganatu zuen, beste eremu askotan lan egin bazuen ere; marrazkigintza, musika, etnologia, paleontologia etab. 1891. urtean, hogeitamaika urte zituela, Parisko antropologia elkarteak saritu zuen "El pueblo euskalduna" lanarengatik, euskal arrazari buruz ikuspegi antropologikotik egindako lehen ikerlanetakoa, hain zuzen 1905 urtetik aurrera Euskal Herriko leza, harrespil eta trikuharriak aztertzeari ekin zion. 1917an bera baino hogeitamar urte gazteagoa zen Jose Miguel Barandiaran ezagutu zuen, eta Egurenekin batean, Aralarko trikuharriak ikertu zituzten hirurek. Aralarren eta Euskal Herrian barrena egindako lehen emaitzak 1921 eko Eusko Folklore Urtekaria agerkarian plazaratu ziren europar etnologoen laudorioak bilduz. Hogei urteko azterlanaren bidez antropologia eta paleontologi datu garrantzitsu ugari bildu zuen Aranzadik. Hego Euskal Herrian buruturiko bilketa lanez gain, iberiar penintsulako geografian zehar ere lan asko egin zuen. 1964. urteko otsailaren 13an hil zen Julian Elorza Aizpuru politikaria Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Gipuzkoar politikari hau Azpeitian jaio zen 1878. urtean. Karlista zen eta Gipuzkoako diputatu izan zen 1911 1926 bitarteko urteetan. 1928an Eusko Ikaskuntzako lehendakari hautatu zuten Oñatiko biltzarrean. 1919 1924 urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi izan zen. 1930ean Gipuzkoako diputatu nagusi hautatu zuten berriro. El 14 de febrero de 1886 nació el periodista y poeta alavés, Valentín Reparaz Landa Fuente: Enciclopedia Auñamendi Periodista y poeta alavés, nació en Santa Cruz de Campezo el 14 de febrero de 1886 y m. el 20 de octubre de 1918. Cursó la primera enseñanza en Vitoriay, trasladada su familia a Bilbao, ingresó como periodista en «El Noticiero Bilbaíno», desaparecido en 1936. Consiguió varias corresponsalías de periódicos, entre ellas la de la Agencia Mencheta y en 1897 fundó el anuario «Vizcaya en la mano» que publicó todos los años, a base de anuncios y suscripciones y acoplamiento informativo. Escribió varias obras teatrales. Fundó en 1912 un programa de festejos con el título de «Horizonte Bilbaíno» que duró hasta 1918, año en que murió. En 1966 se publicó su libro de poesías festivo líricas titulado Centenario del nacimiento del periodista y poeta. Euskonews & Media 66.zbk (2000/ 2 / 11 18) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.