Egilea: Wade Davis Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009 Orrialde kopurua: 182 ISBN: 978-84-9860-050-6 Ezaugarriak: Hainbat pentsaera, bizimodu eta izaera desberdin aurkezten dizkigu hemen Wade Davies antropologoak, kulturen muinak eta landare sakratuak ikertzeko munduan barrena egin dituen bidaiak lokarri hartuta. Egiazko kontakizun zirraragarrien bitartez, gizarteen aniztasunak egun desagertzeko duen arriskua erakusten digu, eta hurbiletik ikustarazten nola galtzen duten herri zaharretako biztanleek beren ohiko bizibidea. Kanadako arktikoan, Afrikar-iparraldeko basamortuetan, Borneo eta Amazonako oihanetan, Orinoko ibaiaren inguruetan, Britainiar Kolunbiako basoetan, edota Haiti uhartean barrena garamatza, gizadiaren ikuspegi osoago bateraino. Zatoz, bada, giza esperientziaren hamaika modu, aurpegi, mintzo eta ikusmolde zuzenetik ezagutzera; bidaia hau ez zaizu inoiz ahantziko. Wade Davies antropologo eta etnobotanikari kanadar entzutetsuak munduko kultura indigenak ezagutarazteari ekin dio bere lanetan. Ipar eta Hego Amerikako gizarteetan egiten duten landare psikoaktiboen erabilerari loturiko sinisteak eta gurtzak izan ditu aztergai batik bat. Hainbat argitalpen eta liburuen egilea da; horien artean bereziki aipagarri ditugu 1985.ean argitara eman zuen The Serpent and the Rainbow, Haitiko zonbiak eta budua ezagutarazi zituena, edo 1996.eko One River: Explorations and Discoveries in the Amazon Rain Forest, Amazonako gizarteek landareekin duten lotura sakona azaltzen duena.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.