Egileak: Asier Huegun, Gari Udabe Argitaletxea: Txalaparta, 2012 Orrialde kopurua: 272 ISBN:978-84-1531-328-1 Ezaugarriak: 2003ko irailaren 12an, Kolonbiako ELNk Asier Huegun euskalduna bahitu zuen eta, harekin batera, ingeles bat, alemaniar bat eta lau israeldar. ELNk bahiketa egiteko arrazoi politikoak aurkeztu zituen, eta auziak berehala lortu zuen garrantzia nazioartean, eta berebiziko sona Euskal Herrian. Bahitzaileek Asierri euskaraz eguneroko bat idazten utzi zioten eta, eguneroko horri jarraituz, bahiketa horren nondik norakoak ekarri ditu gogora. Orriotan, Gari Udabe kazetariaren laguntzaz, 74 egun luze horietan gertatutakoa deskribatzen digu zehaztasun eta hurbiltasun handiz: beldurra, nekea, ezintasuna, gosea, bahiketa-kideen arteko harremanak, gerrillarien bizimodua, kezka gizatiarrak eta politikoak... Lehen eskuko testigantza zirraragarria.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.