Aipamena. XXI. mende hasierako haur eta gazte literatura
Egileak: Xabier Etxaniz Erle, Jose Manuel López Gaseni Argitaratzailea: Arabako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 179 ISBN: 978-84-7821-784-7 Ezaugarriak: 90eko hamarkadako Haur eta Gazte Literatura hamarkada hartako egoera aztertu genuen, generoka, obra garrantzitsuenak, aldaketa esanguratsuenak, eta abar. Esku artean duzun liburu hau haren jarraipena da; sarrera historiko baten ondoren, generoka XXI. mendeko lehen hamarkadan izandako garapena eskaintzen da; hurrena, kanonari buruzko azterketa bat egiten da, egungo sistemaren egoera eta erronkekin amaitzeko. Liburu honek helburu argiak ditu: alde batetik, egungo egoeraren berri eman, zer argitaratu den, nork, zertaz, nolako generoak... eta hortik abiatuta, gure literaturak nolako erronkak dituen aurrera egiteko, gero eta literatura osatuagoa eta erakargarriagoa eskaini ahal izateko; eta, bestetik, ikerketa honek beste batzuetarako abiapuntua izan nahi du.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.