Egilea: Pako Aristi Argitaletxea: Erein, 2012 Orrialde kopurua: 296 ISBN: 978-84-9746-778-0 Ezaugarriak: Hona euskaldunon artean independentziaren espirituak egin duen ibilbide luzea jasotzen duen liburu argigarria. Saiakeraren baliabide guztiak erabiliz, hala nola kronika historikoak, hedabideak, filmeak, elkarrizketak edota gogoeta filosofikoak, gure egoeraren diagnostiko zorrotza agertzen du, baina ez hori bakarrik: proposamen eta definizio sorta ederra uzten du mahai gainean, irakurlearen esku. Tony Judt-ek dioen bezala, “ez dugu beste modu batean pentsatuko, beste modu batean hitz egiten ez badugu”. Maiz, zirkulazioan jarri duten gure argazki politikoa begiratzen dugu, eta ez gara gauza horren atzean dagoen eraikuntza linguistiko-inperialista ikusteko ere. Euskaldunok politikaz haserretu gabe hitz egiten ikasi beharrean gaude, etorkizuna irabazi nahi badugu. Hori da heldutasuna herri batentzat: “osotasunaren kontzientzia” pizten den unea. Liburu kritikoa da, baina atsegina; gogoetatsua, baina bizia; estilo periodistikoan idatzia, baina idazle helduaren eskarmentutik sortua.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.